Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
LagunAro, EPSVk bihar egingo du Batzar Orokorra
Planteatzen diren aldaketen artean, esanguratsuenak Pentsio sistemarekin eta Enplegu laguntzarekin lotuta daude.
Pentsio Sistema
Gure pentsio sistemari dagokionez, alde batetik, planteatzen da testuinguru konplikatuetan pentsio eskubideak eguneratzeko sistema egokitzea, berroreka plan bat egin behar denerako, eta, bestetik, 65 urte baino geroago jubilatzen diren laguntzentzat pentso eskubideen errekonozimendu osagarri bat egitea.
Enplegu Laguntza
Enplegu Laguntzari dagokionez, gaur egungo araudian hainbat aldaketa egitea proposatzen da. Horietako batzuen helburua da prestazioaren finantzaketa argitzea eta zehaztea, eta beste batzuk Enplegu Laguntzaren prestazioan esku hartzen duten eragileen (kooperatibak, eragindako bazkideak eta LagunAro) eskubide eta betebeharren irismena definitzera zuzenduta daude.
Amatasun eta aitatasun prestazioak direla eta, oraintsu Gizarte-Segurantzak onartu duen bezala, proposatzen da oinarri arautzailea kalkulatzeko azken sei hilabetetako kotizazio-oinarriak kontuan hartzea.
Horrez gain, desgaitasuna duten pertsonei eskainitako laguntza dela eta, prestazio hau jasotzen duten pertsona guztiek tratamendu homogeneoa izatea planteatzen da, modalitatea kontuan hartu gabe.