Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Orbeak bere proiektua sendotu du mila pertsona baino gehiagorekin
Maiatzaren 6an, larunbata, egin zuen Orbeak bere Ohiko Batzar Orokorra eta zenbait ondorio garrantzitsu atzeman ziren. Batetik, lan-taldeak dagoeneko mila lagun gainditzen dituela, horietatik %80 Euskal Herrian. Hala, hiru urteren buruan Orbeak bere estruktura bikoiztu du eta nazioarteko talentuaren erakarpenean ere aurrera-pauso garrantzitsuak eman ditu.
Zapigarren urtez jarraian hazkunde prozesuarekin jarraitu du 400 milioi euroko fakturazioa lortu arte, %85 esportazioko merkatuetan
Orbeak nazioartean esanguratsu izateko helburua ezarri zuen orain urte batzuk eta horretarako dimentsioan hazkundea ezinbestekoa zela atzeman zuen, hala merkatuan proposamen bereiztua egiteko eta mundu osoko txirrindularien marka gogokoa bilakatzeko.
Gaur helburu horiek lortu dituztela diote balio kooperatiboetan oinarrituta, Euskaditik, ekoizpen zentroak hemen izanda, eta erakundea osatzen duten agente eta pertsona guztien ikuspegi argiarekin.
Zapigarren urtez jarraian hazkunde prozesuarekin jarraitu du 400 milioi euroko fakturazioa lortu arte, %85 esportazioko merkatuetan. Emaitza, zerga ondoren, 2021ean baino %20 handiagoa izan da, errekurtso propioen indartzea suposatzen duelarik.