Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Jon Arostegi bilbotarra, Ekokaleak lehiaketako irabazle
Bosgarrenez antolatu ditu Arizmendi Ikastolak eraikuntzaren inguruko jardunaldiak. Eraikuntzako punta-puntako gaiak lantzeko, eta aditu eta teknikariei gai horien inguruko informazioa eskaintzeko helburuarekin sortu zituzten jardunaldiok.
Urtero gai ezberdin bat hartzen dute ardatz, eta aurtengoan CO2 isurketa baxuko eraikinak izan dituzte hizpide eta hainbat adituk hitzaldiak eman dituzte. Aukeratutakoa gaurkotasun eta interes handiko gaia dela diote antolatzaileek, eraikuntzan ezezik gizartean ere eragina duelako.
Ekokaleak lehiaketa
Hala ere, hitzaldiez gain, sari-banaketa ere izan zen. Ekokaleak izeneko hiri-altzari iraunkorren ideien lehiaketako sariak ere banatu zituzten.
Guztira 93 lan aurkeztu dira, Lanbide Heziketako ikasleek eserlekuak diseinatu behar izan dituzte. Espainiako hainbat lekutako ikasleek hartu dute parte: Almeria, Burgos edo Cadizekoek, adibidez. Euskal Herriko zazpi lan aurkeztu dira, tartean Arizmendi ikastolako bost. Sarituak honako hauek izan dira:
- Lehenengo saria: Jon Arostegi. IES Emilio Campuzano, Bilbo.
- Bigarren saria: Alvaro Gomez. IES Enrique Florez, Burgos.
- Hirugarren saria: Andrea Arnaiz. IES Enrique Florez, Burgos.
- Laugarren saria: German Ferrero. IES POU CLAR Ontiyeny, Valentzia.
- Gazte saria: German Ferrero. IES POU CLAR Ontiyeny, Valentzia.
- Ikastetxearen saria: IES Campuzano, Bilbo.
Informazio gehiago duzue lehiaketaren blogean.
