Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Oskar Goitia, MONDRAGON Internazionaleko lehendakari berria
Oskar Goitiak datorren maiatzaren 25ean estreinatuko du kargua MONDRAGONeko nazioarteko sailean, beste proiektu profesional batean hasi den Josu Ugarte ordeztuz. Departamentuaren arduradun berriak bateratu egingo ditu kargu berria eta MONDRAGONeko CM Automozio Dibisioaren lehendakariordetza.
Oskar Goitia Gasteizen jaio zen 1969an, eta Ingeniari Tekniko Mekanikoa da Mondragon Unibertsitatetik. 1990ean Wolhfarth GmbH enpresan hasi zuen bere ibilbide profesionala, motorretarako ekipamendu eta tresneria fabrikatzen duen Stuttgart inguruko enpresa horretako teknikari lanetan, eta Euskal Herrira itzuli zenean MONDRAGON Taldean sartu zen, Fagor Ederlan kooperatibako teknikari. 1994anAurrenak-era igaro zen, eta kooperatiba horretan zuzendari komertzialaren kargua bete zuen (1994-1999) eta, ondoren, gerentearena (1999-2003). 2004an Loramendiko gerentzi kargua eskuratu zuen eta enpresa hori kooperatiba bihurtu eta MONDRAGON Korporazioan sartzeko prozesuan parte hartu zuen. 2009. urtean MONDRAGON Automozioko Zuzendaritza Nagusia hartu zuen bere gain, eta bertan eragile izan da Mondragon Automozioa osatzen duten kooperatiben bezeroekiko harreman estrategikoen hobekuntzan, nazioartekotzean eta elkarren arteko lankidetzan. 2013ko maiatzean MONDRAGONeko CM Automozio Dibisioko lehendakariorde izendatu zuten (Cikautxo eta Maier).
Nazioarteko profila. Orain dela 22 urtetik hona automobilgintzaren merkatu nagusiak zeharkatu ditu (USA, Mexiko, Brasil, Hegoafrika, Europa, Errusia, India, Japonia eta Txina), horietan guztietan erregularki bisitak eta egonaldiak eginez, eta atzerriko talde kultur aniztunak eta lantegiak koordinatu ditu.
Ingelesez eta alemanez egiten du, euskaraz eta gaztelaniaz gain, eta bere ibilbide profesionalean automobilgintza eta makineriaren bertako zein Europako elkarteetako kontseiluetan parte hartu du, bere harremanen profila indartuz, bai sektoreko bezeroen maila altuetan, bai nazioarteko harreman instituzionaletan