Branding jardunaldia: 'Dastatu zure marka'

Ekainaren 2an, Kursaalen, Donostian, goizeko 09:00etatik 14:30ak bitartean, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta AZK taldeak, elkarlanean antolatutako branding jardunaldia izango da.

Oraingo honetan, markaren zaporearen inguruan arituko dira bertaratzen diren hizlariak. Besteak-beste, Fagor Group, Angulas Aginaga eta C.R.D.O. Rioja marketako ordezkariak izango dira. Programa osoa ikus dezakezu.