Irakurriena
- 1. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 2. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 3. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 4. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 5. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 6. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
MondragonLinguak azken berrikuntza teknologikoak ezarri ditu itzulpengintza arloan
MondragonLinguako itzulpen eta lokalizazioko ingeniaritza-sailak Vicomtech-IK4 ikerketa-zentroaren laguntzaz eta ISEAren koordinaziopean amaitu berri du itzulpen automatikorako (IA) motor pertsonalizagarriaren garapena. Horrela, bada, MondragonLinguak eduki eleanitza sortu eta bezeroei eskainitako itzulpen-zerbitzua hobetu ahal izango du kostuaren eta eraginkortasunaren aldetik.
Horrez gain, bestelako software soluzioak ere eskaintzen ditu, itzulpenaren Wordflow-ari dagokionez, adibidez. Enpresa-bezeroaren web ataria (intranet, extranet, web orria...) eta MondragonLinguako itzulpen-prozesuak lotzeko sistema garatu dute. Hori dela eta, lan-fluxua arinagoa da, epeak laburragoak dira eta zerbitzu eroso eta errazagoa eskaintzen zaie bezeroei.
Gainera, MondragonLinguako bezeroek bestelako onurak ere igarriko dituzte, Big Data soluzio informatikoei dagokionez edota Big Data eta e-discovery aplikazioekin lotuta; eta baita Digital Marketplace deritzona.
Informazio gehiago: http://www.mondragonlingua.com/traducciones