Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Mondragón City Challenge: ekintzailetza kooperatiboko nazioarteko lehen lehiaketa
Lankidetza-hitzarmenaren bitartez antolatu da Mondragon City Challenge lehiaketa, eta antolatzaileak dira: Diario Vasco, Arrasateko Udala, MONDRAGON Korporazioa, Eusko Jaurlaritza, Kooperatiben Kontseilu Gorena, Konfekoop, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.
Ikasleek taldean lan egingo dute, beren lankidetza proiektu enpresariala garatzeko. Lehen edizio honek sei fase izango ditu, otsailaren 26a baino lehen izena ematearekin hasiko direnak eta azaroan sariak ematearekin amaituko direnak.
Mondragón City Challenge lehiaketako parte-hartzaileek zerotik hasita enpresa-proiektu bat sortzeko desafioari egin beharko diote aurre, ondorengo edozein erronkari helduta: teknologiko-digitala, sanitarioa-soziala, energetikoa-klimatikoa.
Ezinbesteko baldintza izango da lantaldeak garatzen duen proiektua kudeaketa kooperatiboko eredu baten gainean eraikita egotea.
Informazio gehiago: https://www.mondragoncitychallenge.com/