Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
MONDRAGONen 2024ko Kongresuak aho batez onartu zuen 2025-2028 eperako plan estrategikoa. Bertan, bisio bat ("Lankidetzako indarraren bidez gizartea eraldatzen duten pertsonekin munduko erreferente kooperatiboa izatea"), erronka bat ("Lidergo-posizioak lortzea, aldaketekin lehiakorragoak, kooperatiboagoak eta arinagoak izanik, gizartea eraldatzeko funtsezko eragile izateko") eta erronka hori lortzeko lau ardatz definitzen dira: Konpromisoa eta nortasun kooperatiboa; Etorkizuna duten negozioak; Irekitasuna eta gizarte inpaktua; eta Interkooperazioa.
Hemendik aurrerako eginbeharra, kooperatibetan ibilbide-orri hori zabaltzea izango da eta, ildo horretan, TU Lankide aldizkariak bere aletxoa jarri du erreportaje honekin.

Aldizkaria ikusi: www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-3_630
(Euskaraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-3_630-euskara
(Gazteleraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-3_630-castellano-1
Zenbaki honetan, Javier Marcosek Pello Rodríguez elkarrizketatu du. MONDRAGONeko presidente izendatu ondorengo lehen elkarrizketa da, bere ibilbidean aro profesional berri bati hasiera emanez. "Energiaz eta ilusio dosi handiz" iritsi dela kontatu du.

Ohiko bihurtu diren atalei dagokienez, Ane Urresti Soraluceko elektronikako teknikari gaztea da Lanbideko protagonista. Euskal Kulturan, Fermin Muguruza musikari irundarra da elkarrizketatua.

Goian aipatutakoez gain, TU Lankide aldizkariaren 630. zenbakian beste irakurketa, iritzi eta bitxikeriaz gozatzeko aukera dago.

Aldizkaria ikusi: www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-3_630
(Euskaraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-3_630-euskara
(Gazteleraz): www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-3_630-castellano-1