Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Dena prest irailaren 7an ikastolako ateak irekitzeko
Apaltasunetik, bildurrik gabe, arduraz eta protokolo guztiak aktibatuz irekiko ditu Arizmendi Ikastolak bere 12 guneetako ateak. Koronabirus sasoiaren ikasturtea hastear den honetan, Arizmendi Ikastolak era mailakatuan ekingo dio 2020-2021 ikasturteari, haur hezuntzatik hasi eta lanbide heziketaraino, osasun neurriak gunez gune aplikatuz eta Jaurlaritzaren jarraibideak zein plan propioa aintzat hartuz.
Iñaki Etxezarretak (Arizmendi Ikastolako zuzendaria) Almen guneko ateak ireki dizkigu gaur. Aktibitate handia zen bertan, obrak amaitzen eta dena txukuntzen ari ziren gelaz gela, solairuz solairu. Aldaketa eta egokitzapen asko egin dituzte, espazioak txukundu, eta Covid19 sasoiari bereziki erantzun, eserleku zein mahaiak taldekatuz, komunak solairu bakoitzean irekiz, eta beste zenbait egokitzapen eginez. Eta Almenen bezalaxe, Ikastolaren gainerako 11 zentroetan ere.
Solairu bakoitzean komunak eraiki dituzte, ikasleak mugikortasuna murriztu dezaten. Hala, beheko solairuko komun handiak itxi dituzte, bakarra zabalik utziz.
Positiboak atzemanez gero?
Positiboak atzemanez gero, Arizmendi Ikastolak argi dauka zein izango den jokatzeko modua. Jaurlaritzak emandako aginduak jarraituko ditu eta horretarako gune bakoitzean koordinatzaile eta arduradunak jarriko ditu. "Protokoloa prest dugu eta positiboak gertatzen diren unean erantzungo dugu. Jakin badakigu, kasuak izango direla eta protokolo hori aplikatuko dugula", esan digu Etxezarretak.
Ikasturtea, haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan, datorren astelehenean, hilaren 7an hasiko da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan oraindik hasiera data ez da zehaztu eta adin tarte horietan era mailakatuan itzul daitezke. Arizmendi ikastolak bihar bertan definituko ditu hasiera datak.