Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Txileko profesionalei diplomak banatu zaizkie Lea Artibai ikastetxean
Lea Artibai Ikastetxeko zuzendariak, Isabel Mendigurenek eman zion hasiera ekitaldiari proiektuan parte hartu duten euskal eta txiletar entitate eta enpresei eskerrak emanaz, parte hartze publiko eta pribatua eta hamar urte baino gehiagotan Lea Artibai Ikastetxearen helburu izandako nazioarteko hezkuntza azpimarratuz. Aldi berean, ikastetxeko irakasle, ikasle eta Txileko hezkuntza ministerioko ordezkariei eskerrak eman zizkion proiektuan izandako jarrera dela eta.
Jarraian, TKNIKAko nazioartekotze programaren koordinatzailea mintzatu zen. Bittor Ariasek, Txileko Gobernuaren disposizio ona eta nazioarteko proiektuetan parte hartzearen aldeko apostua azpimarratu zuen. Gainera, Hegoamerikako herrialdean bizitzen ari diren egoera ekonomiko ona aipatu zuen.
Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza zuzendaria den Ramón Martinez de Murgiak, euskaldunen eta txiletarren harreman historikoa goraipatu zuen.
Eta azkenik, Txileko Gobernuko Hezkuntza Ministerioko proiektuen buruzagiak hartu zuen hitza, Jose Alberto Valenzuelak. Berak ikasleak, Eusko Jaurlaritza, TKNIKA eta Lea Artibai Ikastetxea zoriondu zituen erakutsitako etengabeko antolaketa eta parte hartze estua dela eta.
Hezkuntza programa: “Pasantía chilena”
“Pasantía Chilena” bezala ezagutzen da hezkuntza programa hau eta Txileko errepublikako Hezkuntza Ministeritzak TKNIKA institutuarekin elkarlanean -Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketa eta Etengabeko Prestakuntza Kontseilaritzak bultzatuta- antolatutako formazio programa bat da.
480 orduko formazioa jaso dute Lea Artibai Ikastetxean eta 120 ordutik gorako praktikak egin dituzte Eroskin eta HAZI fundazioan. Gainera, produkzio enpresa ezberdinak ezagutu ahal izan dituzte aurrez aurre, esate baterako, Markina-Xemeinen dagoen Dentici, Zestoako Urkai hiltegia edota Errenteriko Urkai enpresa, besteak beste.
