Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
Finantzaketa berriari esker, alde batetik, enpresaren beharretara egokitu dira finantza-egitura eta epeak; bestetik, finantzaketa ematen duten erakundeen taldea berritu eta egokitu da. Egoera berri horrek Batzi aukera emango dio bere ohiko bi negozio-arloetan, Tooling eta Automozioan, aurrera egiten jarraitzeko, baita aeronautikaren sektorean egin duen azken apustua indartzeko ere.
Banku-erakundeen lidergoa BBVAk eta Laboral Kutxak hartu dute, eta lehenengo erakundeak, gainera, agente edo administratzaile gisa jarduten du. Bi banku nagusi horiekin batera daude Caixabank, Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO), Rural Kutxa, IVF, Banca March, Deutsche Bank eta Santander. Batzek, gainera, MONDRAGONeko kooperatiba izanik, MONDRAGON Korporazioaren babes sendoa du.
Lan-taldean Deloittek parte hartu du finantza-alorrean, eta LKS Nextek laguntza juridikoa eman du.
2025 urtea: 252 milioi euroko salmentak eta irabazien bilakaera positiboa
Automozio-sektorea ziurgabetasun handiko testuinguruan egon arren, Batz Taldeak 2025ean 252 milioi euroko salmenta-bolumena lortu zuen, eta emaitzak % 25 baino gehiago hobetu ziren aurreko urtearekin alderatuta. Taldean 1.300 pertsonak egiten dute lan, Mexiko, Txina eta Txekiar Errepublikako nazioarteko lantegietan, baita Bizkaiko Igorre, Artea eta Zamudioko instalazioetan ere.
Batz Taldeak 2025ean 252 milioi euroko salmenta-bolumena lortu zuen, eta emaitzak % 25 baino gehiago hobetu ziren aurreko urtearekin alderatuta.
Halaber, BatzTaldeak berriki gehiengo-partaidetza eskuratu du WEC enpresan. Bertan, Velatia Taldearekin batera, elkarrekin sustatuko dute aeronautika-sektorerako motor-osagaien jarduera.