Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Ireki da izena emateko epea "Culinary Action! On the Road" ekimenean
Lehiaketa honetan foodtech startupik onenak hautatuko dira. Irabazleek Donostiako LABe- Digital Gastronomy Lab (Basque Culinary Center-ek kudeaturik) inkubatzailean hiru hilabete egotea jasoko dute saritzat, baita diruzko saria ere. Lekuan lekuko startup irabazleak 2022ko hasieran Donostian ospatuko den nazioarteko final handian izango dira.
Lehiaketan parte hartu nahi duten startup guztiek euren kandidatura aurkeztu ahal izango dute Culinary Action!-en webgunearen bidez (https://culinaryaction.com/ontheroad/).
Finalera iritsiko diren bost startupek euren proiektua aurkeztuko diete adituen taldeari eta finalaren ikusleei. Hauen artean inbertsoreak, aholkulariak eta lekuan lekuko agenteak izango dira; gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta euskaraz egin ahal izango den ‘elevator pitch’ formatuan.
Leku bakoitzeko lehiaketetako irabazleek hiru hilabeteko egonaldia jasoko dute saritzat Donostiako LABe-Digital Gastronomy Lab startupen inkubatzailean, inkubatzaile irekiko living lab-a. Epe honen barruan, startupek GOe Community plataforma digitalean plan aurreratua egiteko aukera izango dute. Bertan elkartu ahal izango dira Basque Culinary Center-eko aditu eta aholkulariekin. Honez gain, BCC Innovation (Basque Culinary Center-en Elikaduraren zentro teknologikoa) zentroko ikerketa-proiektuetan parte hartu ahal izango dute. Gainera, 3.000 euroko saria jasotzeko aukera izango dute, Donostiako egonaldian gastatu ahal izango dutena. Honekin batera, hainbat esparrutan laguntza jaso ahal izango dute, hala nola, Basque Culinary Center-en inbertsore-sarean sartzeko, network-erako edota bertako enpresa-ekosisteman sartzeko.
Leku bakoitzeko lau finalistak Donostian 2022ko hasieran ospatuko den final handian lehiatuko dira. Herrialde bakoitzeko irabazleak izango dira lehian, eta CA! On The Road-en lehenengo edizioko startup irabazlea hautatuko da. Irabazlea hilabete gehiago egon ahal izango da LAB-e inkubatzailean, eta 2.000 euro gehigarri jasoko ditu.