Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Leintz Bailarako Ekiola, apirilaren bukaerarako prest
Leintz Bailarako Ekiola kooperatibak joan den abenduan amaitu zuen eguzki plaken instalazioa.
Instalazioa eginda dute dagoeneko eta parkean sortuko den energia elektrizitatea banatzeko sare orokorrean injektatzea ahalbideratuko duen konexioa martxan jartzeko zain daude orain; apirilaren bukaerarako espero dute kooperatibako erabiltzaileek etxeko elektrizitatea eguzkienergia bidez sortutakoa izatea.
Hala, Leintz Bailarakoa izango litzateke energia ekoizten hasiko litzatekeen Ekiolak sustatutako hirugarren energia kooperatiba. Arabako Ekiola Mendialdea izan zen lehenengoa, 2023ko azaroan jarri zen martxan; Azpeitiko Ekindar izango da bigarrena, dagoeneko frogetan hasita daude; eta Leintz Bailarakoa izango da hirugarrena.
Azpeitiko kooperatibari dagokionez, dagoeneko frogak martxan dituzte eta apiriletik aurrera 550 familia inguruk Ekiola bidez jasoko dute elektrizitate-hornidura.
Datozen proiektuak
Beste bi instalazio eraikitzen ari dira Araban, Agurainen eta Zigoitian. Eta, aurreikuspenen arabera, Lea Artibain eta Zumaian ere berehala hasiko dira lanean. Horiez gain, 2024a bukatu baino lehen Urretxu eta Galdakaoko proiektuak abiatzea da asmoa.
Aipatzekoa da CE Implementa programaren bidez komunitate energetikoak sortzeko lehenengo deialdian 4,5 milioiko diru laguntza lortu zutela Ekiolako sustatutako kooperatibek eta bigarren deialdian, 8 milioikoa. Diru laguntza hauek kooperatibeko kideen hasierako ekarpenaren murrizpenean eragin zuzena dute.