Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Javier Sotilen hitzaldia: "Suspertzen. Ispilu kooperatiboa"
Gaur, maiatzak 19, izango da, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen Ohiko Batzar Orokorraren ondoren, Garaia Parke Teknologikoan.
Batzar Orokorra 17:30ean hasiko da Garaia Parke Teknologikoan, eta, aurreikusitako gai-zerrendaren arabera, 2021eko urteko kontuak, urteko kudeaketa-txostena eta 2022ko Kudeaketa Plana azaldu eta onartuko dira.
Batzarraren ondoren, Javier Sotilek hartuko du hitza, zuzendaritza batzordeko kideak, eta “Suspertzen. Ispilu kooperatiboa” hitzaldia eskainiko du.
Suspertzen proiektuaren xedea da hausnarketa eta datu esanguratsuak eskaintzea, proiektu kooperatiboa indartzen eta gizarte berdinzale eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko.
Elkarrizketa
- Xabier Sotil: "Gazteak balioetan oinarrituta konbentzitu behar dira, etorkizuneko kooperatibak eraiki ditzaten".
