Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
"Barne-ekintzailetzako Topaketak" izeneko saioa gidatuko du Cikautxok
Topaketak Barne-ekintzailetza Sustatzeko Ekimenaren barruan kokatzen dira. Eusko Jaurlaritza eta SPRI dira ekimenaren buruak, hiru lurralde historikoetako EBZ-ekin elkarlanean. Barne-ekintzailetzan interesa duten enpresa-zuzendaritzako ardurak dituzten pertsonei zuzentzen zaie. Euskal enpresa eragileen egoitzatan egingo dira topaketa hauek, eta beren arrakasta-kasua aurkeztuta, ezagutzak partekatzeko plataforma modura antolatu dira. Enpresaren instalazioetan bisita egin eta gero, otordua egingo da iritzi-trukaketan jarraitzeko.
Topaketak, bada, 50 langiletik gorako euskal industria enpresetako zuzendari profileko profesionalei zuzentzen zaizkie (Zuzendari Orokorra, Negozio Korporatiboaren arduradunak, eta abar).
2015.urtean 5 Topaketa egitea aurreikusi da, ondoko data eta tokietan:

Lehendabiziko saioa Cikautxok Berriatuan duen egoitzan burutuko da eta hauxe izango da egitaraua:
10:00: Harrera bertaratutakoei
10:15: Cikautxoren aurkezpena, Iñigo Laskurain, Cikautxo taldeko Zuzendari Nagusia.
10:45: Barnekintzailetza Cikautxon, Gonzalo Martín, negozio berrien arduraduna.
11:45: Bisitaldia instalazioetara
Garrantzitsua: ekitaldi honetarako plaza erreserbatzeko epea urtarrilaren 30ean AMAITUKO DA. Egun horretatik aurrera hasiko gara plazak konfirmatzen. Ekitaldi honetarako plazak mugatuak dira eta 50 langile baino gehiago dituzten euskal enpresa industrialetako zuzendaritza-karguentzat baino ez dira. - See more at: http://www.spri.eus/eventos/topaketa-cikautxo-barne-ekintzailetzako-esperientzia-barrutik-ezagutuz#sthash.RlA1JuKQ.dpuf