Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ponentziak aho batez onartu, Javier Sotili agurra eta Iñigo Ucini ongietorria
"Etorkizuneko MONDRAGON" eta "Politika Sozioenpresariala 2017/2020" ponentziak aho batez onartzeko balio izan zuen 2016ko Kongresuak, baina baita Javier Sotil lehendakariari eskerrak eman eta agur esateko, eta bide batez, lehendakari berria izango den Iñigo Ucini ongietorria emateko ere.
Bera agurrean Sotilek esker oneko hitzak izan zituen, "batez ere pertsona hobea izaten lagundu didaten guztiei eskerrak ematen dizkiet" esan zuen Javierrek. Era berean, kooperatibismoaren eta errentagarritasunaren aldeko hautua egin zuen. "Gure proiektuek balio erantsia behar dute, berritzaileak izan eta negozioa sortzeko gaitasuna eduki behar dute".
Ekitaldian 400 lagun baino gehiagok parte hartu zuen eta guztiek txalo zaparrada beroarekin agurtu zuten Javier Sotil.