Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
MONDRAGONek master dualak egiteko 100 beka eskaintzen ditu
Sektorean liderrak diren MONDRAGON Korporazioko 18 enpresek, ingeniaritzan master bat egiteko 100 beka eskaintzen dituen ekimena jarri dute abian.
Industria 4.0an etorkizuneko lanbideekin zer ikusia duten programak dira, denak ere, Goi Eskola Politeknikoak eskainitakoak:
- Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa
- Energia eta Potentzia Elektronika
- Industria Ingeniaritza
- Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza
- Robotika eta Kontrol Sistemak
- Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioa
Maiatzaren 16an, Bilbao Berrikuntza Faktorian ekitaldia
Ekimen berri honen baitan, MONDRAGON Korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak topaketa bat antolatu dute maiatzaren 16rako, osteguna, Bilbao Berrikuntza Faktorian (17:00-20:00).
Bertan, 18 enpresek Abantail, Copreci, Danobatgroup, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan Group, Fagor Electrónica, Erreka, Domusa, Ikerlan, Kide, IK-4 Ideko, Loramendi, Maier, Mondragon Assembly, Orbea, Ulma Packaging, Ulma Handling Systems y Ulma Embedded Solutions) eta unibertsitate masterretan interesaturik daudenek bat egin ahal izango dute, aurrez aurreko lehen kontaktu bat ezartzeko.
Ekitaldirako izen ematea hurrengo webgunean egin daiteke: www.encuentro100becas.com