Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
16 latinoamerikarrek Ekonomia Solidarioan Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta Sozialen ikastaroa egingo dute
Abian da, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean, Ekonomia Solidarioan Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta sozialean Espezializazio Diploma. Oraingo edizioan, Latinoamerikako zortzi herrialdetatik etorritako 16 lagunek egingo dute ikastaroa. Ikastaroa antolatu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki Kooperatibagintza Ikertegiak eta Alboan Fundazioak.
Ikastaroa aurkeztu dute: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekano Begoña Pedrosak, Ainara Udaondo Lanki Kooperatibagintza Ikertegiko arduradunak, Mary Tere Guzman Alboan Fundaziokoak, Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak eta Enma Galladro Peruko CIPCA erakundetik ikastarora etorritako ikasleak.
Ikastaroaren helburu nagusia da eskaintzea baliabideak Latinoamerikako ekonomia sozial solidarioan aritu diren erakundeei euren ekimenak sendotu eta bideragarri egin ahal dezaten.
Ikastaro honen bidez, kudeaketa ekonomikoa eta soziala zein genero-ekitatearen arloan, hainbat konpetentziak garatuko dituzte Bolivia, Kolonbia, Peru, Ekuador, El Salvador, Mexiko, Paraguai eta Nikaraguatik etorritako parte-hartzaileek.
Latinoamerikako zortzi herrialdetatik (Boliviatik, Kolonbiatik, Ekuadorretik, Perutik, El Salvadorretik, Mexikotik, Paraguaitik eta Nikaraguatik) datozen 16 ikaslek egingo dute ikastaroa Aretxabaletako campuseko ikasgeletan, martxoaren 23ra arte. Ondoren, ikastaroan ikasitakoa beren herrialdeetan jarriko dute praktikan. Horiek batik bat elkarteetan eta indigenekin proiektu solidarioetan lan egiten dute.
Ikastaroan parte hartuko duten ikasleek lan-esperientzia eta proiektu desberdinak sustatuko dituzte. Batzuk bakarrik aipatzearren: ezti-ekoizpena Bolivian, cuye izeneko sagu-motaren hazkuntza Perun, baserritarrekin lan egiten duen kafe-ekoizleen gizarte-enpresa bat Kolonbian, nagusiki emakumeekin eta errefuxiatuekin lan egiten duen zapata-lantegia Ekuadorren, indigenekin lan egiten duen artisau-xaboien ekoizpena Mexikon…
Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak diruz lagundu du ikastaroa hau; gainera, proiektuaren laguntzaileak dira Aretxabaletako Udala, Mundukide Fundazioa eta y Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea