Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
IK4-IKERLANek ponentzia eskaini du Bruselako Battery Innovation Center zentroaren inaugurazioan
Ekitaldiaren izenburua Advances in energy storage for mobile and stationary applications izan da ('Biltegiratze elektrikoaren aurrerapenak aplikazio mugikor eta geldikorretarako), eta IK4-IKERLANeko ikertzailea den Igor Villarrealek aurkezpen bat egin zuen industri sektoreko biltegiratzeko elektrikorako hainbat aplikaziori buruz (igogailuak, tranbiak, sare adimendunak…), eta zentroak zentzu horretan dituen ahalmenak ere aurkeztu zituen.
Erakunde antolatzaileaz eta IK4-IKERLANez gain, mintegian UMICORE, 3M eta Toyoya bezain erakunde garrantzitsuek ere parte hartu zuten.
“Oso pozik eta harro gaude hizlari moduan gonbidatu gaituztelako, horrek erakusten duelako IK4-IKERLAN Europa maila biltegiratze elektrikoari buruzko ikerketaren erreferentea dela”, adierazi zuen Villarrealek. “Jardunaldian parte hartzeak ikusgarritasuna ematen digu oso publiko garrantzitsu baten aurrean, Europako biltegiratze elektrikoaren arloko izen handiak bertan baitira”, gehitu zuen.
Oraindik orain, IK4-IKERLANek eta VuBk lankidetza hitzarmena sinatu dute aipatutako ikerketa arlo horretan elkarrekin lan egiteko. Hitzarmenari esker, bi erakundeak lankidetzan arituko dira ikerketa eta garapen proiektuetan doktore tesiak eta elkarren arteko jarduerak garatzeko, eta elkarren artean ikertzaileen trukea eta mugikortasuna ere sustatuko dute.