ULMAn eginiko Enpresarean foroaren laburpen bideoa

Bertan hartu ziren irudiez gain, Raul Garcia, ULMAko presidentearen hitzak jasotzen dira eta baita Rober Gutierrez, Bai Euskarariko zuzendariaren adierazpenak ere.
2017/06/22

Enpresarean foroak bi ordu inguruko iraupena izan zuen eta 28 pertsona batu zituen ULMAren eraikin nagusian. Besteak beste; Fagor Industrial, Fagor Arrasate, CodeSyntax, LagunAro, EMUN, ULMA, Bai Euskarari, Mondragon Unibertsitatea, Mutualia, Arteman Komunikazioa, Oñatiko Udala, Bagara, MONDRAGON Korporazioa eta Spriko ordezkariak batu ziren. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariaren esanetan, "pozgarria izan da ikustea enpresarean foroak interesa pizten duela eta euskarak arlo soziekonomikoan duen presentzia ere gero eta handiagoa dela". Rober Gutierrezek eskerrak eman zizkion Raul Garciari ekitaldian parte hartzeagatik.