2017-10-18T11:08:49+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ulma Taldeak lau mila menu osasuntsu baino gehiago zerbitzatu ditu

2012/06/04

Ulma Taldeak, bere Fundazioaren jarduera esparruaren baitan, menu osasungarrien kanpainaren sustapenari amaiera eman dio. Zehazki, azken 11 asteotan kanpainari atxikitako jatetxe kontzertatuetan burutu da ekimena, eta arrakastatsua izan da Ulmako arduradunen iritziz. "Izan ere 4.000 menu osasuntsu baino gehiago zerbitzatu dira".
Ulma Taldeak lau mila menu osasuntsu baino gehiago zerbitzatu ditu

Ulma Taldearekin kontzertatutako jatetxeetan egunero bazkaltzen duen bazkide eta langile kopurua handia dela ikusita, 2011ko azaroan, Ulma Fundazioak sustatutako ekimenaren bidez, menu osasungarriak bultzatu eta hedatzeko kanpaina jarri zen abian, elikadura eskaintza orekatua jasotzeko zegoen kezka geroz eta handiagoari erantzun ahal izateko. Menu osasungarrien kanpainaren xedea izan da Ulma Taldeko jatetxe kontzertatuen sarean eguneroko menuan plater osasungarriak zerbitzatzeko aukera sustatu eta hedatzea. Horrela, Ulma Taldeko bazkide eta langileek kanpainari atxikitako hamar jatetxeetan eguneroko menuan plater osasungarriak aukeratu ahal izan dituzte. Ulma Taldeko Marka, Komunikazio eta EES Zerbitzuak zuzendu du kanpaina, eta aipatu jatetxeei dagozkion euskarriak eskaini dizkie kanpaina behar bezala bideratzeko.

11 jatetxe, 11 menu osasungarri

Ulma Taldeko bazkide eta langileei plater osasungarriak eta orekatuak aukeratzen laguntzeko, joan den martxoaren 5ean “11 Jatetxe 11 Menu Osasungarri” sustapena jarri zen abian plater horien aukeraketa saritzeko, astero zozketa egin eta bi pertsonentzat jatetxe horietan menu osasungarri berezia jateko saria emanez. Guztira, sustapenak iraun dituen 11 asteetan 4.032 parte hartze izan dira; ekimen arrakastatsua hortaz, Ulmako kolektiboak elikadura orekatua jatearen garrantziaz duen kontzientziazio maila handiaren erakusgarri.

Une honetan inkestak burutzen ari dira ekimenean parte hartu duten guztien iritziak jasotzeko. Bi galdetegi mota prestatu dira. Horretaz gain, zozketetako irabazleek positiboki baloratu dute ekimena eta euren komentarioak irakur daitezke Ulma Fundazioaren webgunean.

Enpresak

ULMA Handling Systems

logistika irtenbide integralak

http://www.ulmahandling.com

ULMA Architectural Solutions

Hormigoi polimerozko pieza aurrefabrikatuen fabrikazioa

http://www.ulmapolimero.com/es/

ULMA Inoxtruck

Zama garraiatzeko eta manipulatzeko irtenbideak

http://www.ulmainoxtruck.com/

ULMA Packaging

Ontziratze eta enbalatze sistemak

http://www.ulmapackaging.com

ULMA Piping

bridak eta fittings.

http://www.ulmapiping.com

ULMA Precinox

Altzairu herdoilgaitzezko osagai eta doitasun sistemen garapena eta fabrikazioa

http://www.ulmaprecinox.com

ULMA Construcción

Eraikuntzarako sistema industrializatuak

http://www.ulmaconstruction.com/

ULMA Embedded Solutions

Integratutako sistemetarako ingeniaritza zerbitzuak

http://www.ulmaembedded.com

Erlazionatutako albisteak


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak