Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Banaketa komertziala
Automozio osagaiak
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Muntaketa automatikoaren sistemak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
Irakurriena
- 1. Pello Rodriguez Zabaletak ordezkatuko du Iñigo Ucín MONDRAGONeko lehendakaritzan, 2024ko abuztuaren 1etik aurrera
- 2. K-Foroa 2023: Estrategia, hedabideen gestioa eta Adimen Artifiziala
- 3. MONDRAGON TFG/TFM Sariak banatu dira Donostiako Kursaal Jauregian
- 4. Javier García, Copreciko zuzendari nagusi berria
- 5. Finantza Foroa 2023
- 6. MONDRAGONek eta Bexen Medicalek Cocoon Bioscience-n inbertitu dute
- 7. Nafarroako kooperatibak eta Irulegi, eskuz esku
- 8. "Basoa ikasgela bilakatu dugu"
- 9. Orbea Gravel Arabako Errioxa, erreferentziazko kirol egitasmoa
- 10. Saharar Herriaren arrakala digitala murrizteko elkarlanean
Hamabost urte kooperatibismoan formazioa eskaintzen

Ostiralean, irailak 30, eman zitzaion hasiera Kooperatibagintzan aditu tituluaren 15. edizioari. Oraingoan, 14 kooperatibetatik etorritako 23 lagunek hartuko dute parte. Saio presentzialak ostiraletan izango dira, Eskoriatzako campusean.
Hamabosgarren edizio honetan, honako kooperatibetatik etorritako 23 bazkidek hartuko dute parte: RPK, Ulma Construcción, Ulma Handing, Eika, Maier, Fagor Ederlan, Eroski, Fagor Arrasate, Fagor Industrial, Fagor Automotion, Fagor Elektronika, Mondragon Assembly, Fagor Taldea eta Ausolan.
Kooperatibismoa biziberritzen
Ikastaro honek lortu nahi du partaideen artean kooperatibaren proiektu sozio-enpresariala indartzea, betiere, dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarriz. Horretarako, ikasturtean, errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko, ezagutza teoriko-praktiko sendoa jasoko dute ikasleek.
Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikastaro hau antolatuta dago Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta Mondragon Taldeko Otalora formazio zentroaren artean eta guztira, abian jarri zenetik, 300 lagun baino gehiago aritu dira
Aditu titulu honetan, parte-hartzaileek jasoko dituzte erremintak kooperatiben proiektu sozio-enpresarialaren garapenerako baliagarriak izango direnak. Gainera, elkarlana eta bizipenak trukatuta, beste kooperatibetako esperientziak ezagutzeko eta horien gaineko hausnarketa egiteko aukera izango dute. Ikastaro oso praktikoa da eta ikasturtea bukatuko dute proiektu praktiko bana eginda (hemen ikus daiteke aurreko edizio bateko proiektu aurkezpenena eta itxiera saioa).
Erreferentziazko ikastaroa
Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikastaro hau antolatuta dago Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta Mondragon Taldeko Otalora formazio zentroaren artean. Urte hauetan guztietan, 40 kooperatiba desberdinetatik etorritako 300 ordezkari inguruk hartu du parte Kooperatibagintzan aditu tituluan.Argazki galeria: https://flic.kr/s/aHBqjA9css
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Banaketa komertziala
Automozio osagaiak
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Muntaketa automatikoaren sistemak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak