2017-10-18T20:18:33+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Udaberriari hasiera eman dio Arizmendi Ikastolak Aretxabaletan

2013/05/06

Arizmendi Ikastolako Basabeazpi guneak Aretxabaletako kaleetara zabaldu zuen Udaberri jaia zapatuan. Ikasleak, gurasoak eta irakasleak oso gustora ibili ziren herriko kale eta plaza nagusienetan ospatutako udaberriko jaian. Zortzigarren aldia da Arizmendi Ikastolako irakasleek eta guraso taldeak jaia antolatzen dutela: “Elkarlanaren bidez egiten dugu posible jaia” ziurtatu digu Nagore Olabe Basabeazpiko irakasleak.
Udaberriari hasiera eman dio Arizmendi Ikastolak Aretxabaletan

Batukada kalejiran

Haurrak kalejiran batukadarekin

Udaberriari ongi etorria emateko ospakizuna antolatzen dute urtero Aretxabaletan Basabeazpi eta Almen ikastolek. Aurtengoa larunbatean izan zen eta bertako irakasleek parte hartzeari begira balorazio positiboa egin dute: “Lanerako jarrera ona agertu da, irakasleen zein gurasoen aldetik".

Talogileak (Tril emakume taldekoak eta irakasleak)

Irakasleak eta gurasoak taloak egiten

Goizeko 10:30ean eman zioten hasiera ospakizunari Basabeazpi gunean. Handik Iralabarri eta Gipuzkoa plazetara abiatu ziren, Argitxoren ongietorria entzun ondoren. Ospakizunera bertaratu zirenek ekimen ezberdinekin gozatu ahal izan zuten: umeentzako eta gurasoentzako jolasak, talogintza tailerra, trikitilari eta buruhaundien kalejira, batukada, bazkaria, txokolate jana eta Argitxoren eta Kukuaren bisita. Eguraldiak ere bat egin zuen festarekin, eta giro ederrean igaro zuten eguna.

Dantzan

Arlutz osteko plazan eguneko aurreneko dantza saioa egin zuten, umore honean. Irakasleek, Almen eta Basabeazpi guneetako ikasleek, gurasoek eta bertaratu ziren guztiek gustura egin zuten dantza saioa.

Haurrak dantzan

Herriko plazan ere ez zen dantzaldirik falta izan. Euskal Herriko dantza tipikoekin gozatu ahal izan zuten neska mutikoek.

Haurrak ekitaldian

Argitxo, Kukua... eta gainerako pertsonaiek txikienen interesa piztu zuten eta, neska mutikoekin batera haiek izan ziren Udaberri jaiaren protagonista nagusiak.

Batukada kalejiran

Batukada jendetsuak herriko kale nagusiak zeharkatu zituen, Mitartetik, Durana kalera eta handik herriko plazara dantzan eraman zituzten batukadakoek festara gerturatutakoak. Herriko kaleetara Udaberri jaiaren giro ona eramanez.

Kale antzerkian

Kale antzerkia ere ez zen falta izan. Amelingo txistulariaren bertsio atxabaltartuarekin gozatzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek. Protagonistak, berriz, guraso eta irakasleak.

Argazki guztiak ikusgai: http://www.flickr.com/photos/tulankide


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak