2017-08-17T05:40:33+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mundukiden Finantzaziorako Administratibo izan nahi?

2013/10/21

Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundeak Finantzaziorako Administratibo bat kontratatu nahi du, eta horretarako deialdi publikoa egin du. Arlo finantzarioaren arduradunaren menpean eta programetako kudeatzaileen informazioarekin, finantziazio proiektuetarako dokumentazio guztia prestatu eta bideratu beharko du kontratatuak (lehenengo proposamenarekin hasi eta azken txostena arte).
Mundukiden Finantzaziorako Administratibo izan nahi?

Erakunde publiko eta pribatuen finantzazio deialdiei dagokienez:

  • Arlo Finantzarioaren arduradunaren irizpideak kontutan hartuta

    • Finantzazio eta deialdien legedia eta oinarriak aztertu; informazioa sistematikoki antolatu eta programen arduradunekin banatu; legedi eta deialdien oinarriei buruzko galderak erantzun.

    • Arlo Finantzariorako garrantzitsu izan daiteken informazioaren analisia eta bilketa, hala nola, finantzazio aukera berriak, deialdi eta aurrekontuen eboluzioa, etab.

  • Arlo Finantzarioaren arduradunaren irizpideak kontutan hartuta eta programetako kudeatzaileen informazioarekin, finantzazio eskaerak prestatu, idatzi eta bideratu, bai arlo teknikoan bai arlo administratibo eta aurrekontuan ere.

Erakunde publiko eta pribatuen finantzazio proiektuen justifikazio eta jarraipenari dagokionez:

  • Arlo Finantzarioaren arduradunaren irizpideak kontutan hartuta epeen kontrola eraman( hasiera-datak, txostenak aurkezteko, aldaketak egiteko eta diru jasotzeko epeak, etab.) eta honen berri lantalde osoari garaiz eman.

  • Arlo Finantzarioaren arduradunaren irizpideak kontutan hartuta eta programetako kudeatzaileen informazioarekin, justifikazio txostenak eta aldaketa eskaerak prestatu eta bideratu,  , bai arlo teknikoan bai arlo administratibo eta aurrekontuan ere.

  • Finantziadoreekin posta-truke kudeaketa egin.

Eskatutako perfila, formazioa eta eskarmentua

  • Garapen lankidetzako proiektuetan edota diralaguntzen kudeaketa administratiboan 2 urteko eskarmentua.

  • Hizkuntzak: Ezinbestekoa euskara eta gaztelania. Portugesa eta ingelesa jakitea aintzat hartuko da.

  • Honako arloetan ezagutza eta eskarmentua aintzat hartuko da: garapen lankidetza, tokian tokiko garapena, generoa, ingurumena eta giza-eskubideak.

Gaitasunak:

  • Mundukide Fundazioaren misioarekin bat etortzea eta garapen lankidetzarekiko hurbiltasuna.

  • Planifikatzeko, analisi eta sintesi gaitasuna.

  • Erabaki, lanerako eta talde lanean aritzeko gaitasuna.

  • Informazio zehatza erabiltzeko eta antolatzeko gaitasuna.

  • Excel eta word-en ezagutza sakona, eta ofimatika beste programen erabiltzaile-ezagutza.

  • Kontabilidade eta administrazio lanen ezagutza.

Dependentzia

  • Arlo Finantzarioaren arduradunaren menpean lan egingo du.

Baldintzak

  • Urte baterako kontratua.

  • Lan baldintzak Mundukideko taulen araberakoak.

  • Lan lekua: Arrasate

  • 2013ko abenduan lanean hasteko

Interesatuak CV-a aurkeztu, ondorengo helbidean azaroak 9 a baino lehen: MUNDUKIDE FUNDAZIOA Iturriotz 27 -2.eskuina 20500 Arrasate (Gipuzkoa) mundukide@mundukide.org erreferentzia: “Finantzaziorako administratiboa” Tel: 943 772010


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak