2017-10-21T01:18:10+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGONeko BACek 'Brokante Teknologikoa' antolatu du

2012/11/05

MONDRAGONeko BAC - Business Acceleration Center proiektuak 'Brokante Teknologikoa' izeneko ekimena abiarazi duela jakinarazi du. Ekimenaren interesaren jatorria egiaztapen bat da, hau da, baliabide ekonomikorik ez dagoelako, enpresa estrategia orokorrarekin bat etortzerik ez dagoelako, komertzializatzeko kanalik ez dagoelako… gure kooperatibetan garapen fase aurreratuan dauden hainbat proiektu etenda daude, eta horiek stock teknologiko bat eratzen dute eta gauzatu gabe dauden negozio aukerak dira.
MONDRAGONeko BACek 'Brokante Teknologikoa' antolatu du

MONDRAGON zentro korporatiboaren eraikin nagusia.

MONDRAGONeko BACen ustez, beharrezkoa da lokartuta dauden aukeren multzo horri beste aukera bat ematea, Brokante Teknologikoaren bitartez, alegia, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bidez stock teknologiko eta negozio aukera horiei probetxua ateratzeko ekimenaren bitartez.

Urtarrilaren 24an ekitaldia

Brokante Teknologikoa prozesu bat da, 2013ko urtarrilaren 24an egingo den azoka batekin amaituko dena, H-ENEA / Living Labeko instalazioetan, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Brokante Teknologikoan parte hartu ahal izango dute MONDRAGON Korporazioan integratuta dauden kooperatibek, zentro teknologikoek eta dibisioetako I+G unitateek, unibertsitate fakultateek… enpresa proiektu berriak bultzatu nahi badituzte.

Horrenbestez, Brokante Teknologikoko parte hartzaileen profila izango da aktiboen hornitzailea edo, bestela, bazkide potentziala, enpresa ekimenak abiarazteko. Brokante Teknologikoak honako kategoria hauei erantzungo dieten negozio aukerak sortzera zuzendutako proposamenak jasoko ditu: Jabetza intelektualeko aktiboak, komertzialki ustiatu ahal izango direnak; Jada finkatuta dauden garapen teknologikoak, enpresen gaur egungo produktuetan sartu ahal izango direnak; Orain dela gutxi garatutako proiektu bereziak, balio eskaintza merkaturagarri baten moduan erreproduzitu ahal izango direnak; Erabilera bikoitzeko teknologiak, berez xede jakin baterako garatzen direnak, baina jarduera ekonomikoaren eremu berrietan birbalorizatu ahal izango direnak; Plazaratzeko beste enpresa batek eman ditzakeen konpetentziak eta gaitasunak (adibidez, komertzializazio kanalak, marka, finantzaketa…) behar dituzten negozio ereduak.

Topagunea

Laburbilduta, Brokante Teknologikoa topagunea izango da, negozio berriak plazaratu ahal izateko behar osagarriak dituzten enpresen eta erakundeen arteko hitzarmenetara zuzendua. Emaitza gisa, Brokante Teknologikoak ahalbidetuko du: Enpresen, zentro teknologikoen eta MUko fakultateen garapen teknologikoaren emaitzen ustiapen komertziala handitzea; MONDRAGONeko kooperatiben artean ongarritze gurutzatua handitzea, enpresa ekimen berrietan gauzatuta; Eta, batez ere, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bidez, negozio eta dibertsifikazio aukerak zehaztea.

Jarduera berriak bultzatzeko aukera

Horregatik guztiagatik, zure enpresa teknologien, produktuen edo negozio ereduen bila badabil enpresa jarduera berria bat sustatzeko, edo lankidetza bat lortu nahi badu enpresa lokartuta dagoen proiektu bati beste aukera bat emateko… Brokante Teknologikoan zure aukera izango duzu!


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak