2017-08-22T05:38:04+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuko 2015-16 ikasturterako programa

2015/09/09

Era guztietako ekintzak antolatuko dira, banaka zein taldean egitekoak, eta beti ere helburua izango da bizimodu aktibo eta osasuntsuagoa lortzen laguntzea.
Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuko 2015-16 ikasturterako programa

Kirol Zerbitzuak egitarau zabala antolatu du hasi berri den ikasturte honetarako. Era guztietako ekintzak izango dira: fakultateko barneko txapelketak, Euskadiko unibertsitateen arteko txapelketak, astean zehar antolatuko diren entrenamendu taldeak, Mondragon Unibertsitateko lau fakultateen arteko txapelketak, Espainiar estatuko unibertsitateen arteko txapelketak, korrikan egiteko ibilbideak proposatuko dira, eta abar.

Horretaz gain, badira hastapen ikastaroak ere, ikasturte osoan zehar garatuko direnak: dantzak, eskalada, eski, eskalada, ...

Iraupen luzeko bestelalko jarduerak ere izango dira aukeran, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasateko kiroldegietan praktikatu daitezkeenak. Kasu honetan, kiroldegietan bertan eskatu beharko da informazioa.

Edozein kasutan, katalogoa eskuratu daitezke helbide honetan: http://www.mondragon.edu/eu/kirol-zerbitzua


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak