2017-10-19T03:53:33+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazioa jaso du U-Multirank-en rankinean

2015/04/13

Rankinean bost parametro aztertu dira eta horiek guztiak bikain kalifikazioa lortu dute. U-Multirank mundu mailan unibertsitate alorrean egiten den ranking adierazgarriena kontsideratzen da.
Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazioa jaso du U-Multirank-en rankinean

Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikaioza jaso du U-Multirank-en rankinean dauden 5 dimensioetako parametro desberdinetan. Ikas-irakaskuntza dimentsioan, graduazio tasa masterretan eta ikasketei dagokien garaian bukatutakoen kopurua goraipatzen dira.

Ikerketa dimentsioan, bikain kalifikazioarekin aipatzen dira inpaktu indizea, ikerketarako kanpotik jasotzen den finantziazioa eta inpaktu oso altuko argitalpenak.

Bikain bezala aipatzen dira ezagutzaren transferentzia dimentsioan industriarekin egilekidetza, iturri pribatuetatik datorren finantziazioa ikerketarako, sortutako spin-off-ak eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarrerak.

Nazioartekotzearen dimentsioan, bikain eta oso ongi bezala kalifikatu dira ikaslegoaren mugikortasuna eta atzerriko unibertsitateekin batera argitaratutako naizoarteko argitalpenak.

Eta bukatzeko, eskualdearekin binkulazioa dimentsioan, bikain bezala aipatzen dira eskualdeko unibertsitateekin batera egindako argitalpen bateratuak, eskualdeko finantziazio iturri desberdinetatik datozen diru sarrera kopuruak eta baita ere ikasleek eskualdean egiten dituzten praktikak.

U-Multirank

U-Multirank, mundo mailako rankin berriak, bere bigarren edizioa argitartu du online formatuan (www.umulitrank.org), eta nazioarte mailan unibertsitateen errendimentua alderatzeko erraminta ezin hobea da.

Edizio honetan, goi mailako 1200 instituziori buruzko informazioa jasotzen da eta aurreko ediziotik hona, gorakada egin du erakusten dituen emaitza kopuruan.

Ikerketan jasotzen diren unibertsitateak 83 herrialde desberdinetakoak dira, 1800 fakultate baino gehiago batzen dituzte eta 7500 ikasketa programa.

Beraz, esan dezakegu, U-Multirank, mundo mailan dagoen rankin-ik handiena dela, unibertsitateei buruzko informazioa ematen duen sistemarik osatuena dela eta 5 dimentsiotan banatuta, emaitza desberdinei buruzko panorama osoa aurkezten duena dela: ikas-irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdearekin binkulazioa.

U-Multirank- ikus arazten digu, zaila dela unibertsitate bat dimentsio guztietan bikaina izatea eta bikaintasun hori, unibertsitate desberdinen artean banatuta aurkitzen dela. Azken batez, munduko unibertsitate “onena” kontzeptua, bilatzen ari garen horren araberakoa izango da.

Frans van Vught irakasle Dokotoreak dioen bezala “Erakundeen %8ak bakarrika azaltzen du bikaintasuna ia arlo guztietan baina %50a berriz, oso ondo kokatuta azaltzen dira, adierazle batzuetan”. Hau horrela, ikus dezakegu argi eta garbi, unibertsitate batzuek oso onak izanik gauza askotan, arlo zehatzetan, ia unibertsitate gehienak direla onak eta kasu askotan bikainak.

Honek, aukera ematen die bai ikasle eta bai enpresei, beraien interesekoak diren gaietan, bikainak diren unibertsitateengana jotzea, bai ikasteko, bai lankidetza proiektuetan aritzeko, bai graduatuak kontratatu ahal izateko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak