Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
MONDRAGON Korporazioak hausnarketa epe bat ireki du bere etorkizuna diseinatzeko
MONDRAGON Korporazioari atxikitako kooperatibek azterketa eta hausnarketa etapa bati ekingo diote, datozen urteetako jardueraren esparru orokorra diseinatzeko. Lehen pauso gisa, Korporazioko hainbat kooperatiba eta arlotako arduradunek osatutako talde bat arduratuko da abiapuntuko egoeraren balorazioa egiteaz, eta datozen urteetan jarduteko ildo nagusiak identifikatu eta jarraitu beharreko bide orria marraztuko du.
Etapa hau Txema Gisasolak, arrazoi pertsonalengatik, Kontseilu Orokorrean dimisioa eman eta gero hasten da; hain zuzen ere, bere despedidan aldarrikatu egin ditu “elkartasun, esfortzu, lehiakortasun, berrikuntza teknologiko eta gizartearekiko konpromisoko” printzipioak, MONDRAGONen elkartutako kooperatiben funtsaren eta beraien etorkizuneko zutabeen oinarri gisa.
Kontseilu Orokorreko lehendakari berria MONDRAGONentzako esparru proiektu berria definitzen amaitu eta gero izendatuko da.
Batzorde Kudeatzailea
Une honetatik aurrera, gaur egungo lehendakariaren dimisioak eragindako egoera Batzorde Kudeatzaile baten sorrerarekin bideratuko da, Kontseilu Orokorraren baitan, Korporazioaren zerbitzuen funtzionamendu operatiboa bermatzeko eta elkartutako kooperatiba guztietako bazkide guztiek etorkizunean MONDRAGON nola izango den erabakitzeko oinarriak jartzeko. Jarduteko esparru horren ildoak datozen urteetan Taldea gidatuko duen lehendakari berriak aurkeztuko dizkio 2014ko Kongresuari.
Gaur egungo krisi ekonomikoaren eszenatokian, MONDRAGON Korporazioaren iritziz beharrezkoa da “azterketa, hausnarketa eta eztabaida kolektiboko” etapa honi ekitea, krisi ekonomiko globalak dakarren erronkari garantiekin aurre egiteko.
Korporazioak berretsi egiten du Eredu Kooperatiboan duen erabateko konfiantza, aberastasuna sortzeko motor gisa, eta bera parte deneko ingurunearen etorkizunaren aldeko konpromisoaren alde egiten du irmoki.