2017-08-16T22:01:01+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Leartiker zentru teknologikoak dronen erabilera profesionalari buruzko jardunaldia antolatu du

2015/01/15

Jardunaldia urtarrilaren 19an egingo da, gosaria teknologikoaren metodologian eta 9:30etan hasiko da. Bertan, dronen erabilerak enpresa eta profesional jardueretara ekar ditzakeen aukerak eta aplikazioak azalduko dira.
Leartiker zentru teknologikoak dronen erabilera profesionalari buruzko jardunaldia antolatu du

Ekitaldia, dohainik izango da eta Lea Artibai Berrikuntza Guneko Auditorioan ospatuko da, "Dronak: erronkak, aukerak eta aplikazioak" izenburupean. Karlos Uraga arituko da hizlari, Erle Robotics, enpresako sustatzaile eta bazkidea, Gasteizen kokatuta dagoen enpresa hau dronen belaunaldi ezberdinentzako, software eta hardware diseinuan espezializatua dago.

Antolatzaileak aldizka prestatzen ditu "gosari teknologikoak", beti ere gai berritzaileen inguruan. Enpresa eta interesa duten profesionalei, informazioa eta negozio aukera berriak zabaltzeko helburuarekin. Datorren astelehenekoa, profesionalei baina baita interesa izan dezakeen orori zuzenduta dago, eta dronek gaur egun edota etorkizun hurbilean ekar dezaketen aukera praktiko eta errealen ikuspegia eskainiko du.

Gidari gabeko aireko ibilgailua da dron bat. Diseinuari dagokionez badira forma, tamaina, konfigurazio eta ezaugarri askotariko dronak. Historikoki urrunetik gidatutako hegazkinak besterik ez ziren baina gero eta gehiago kontrol autonomoa erabiltzen da. Zentzu honetan bi joera sortu dira: batzuk urruneko kokaleku batetik kontrolatzen dira, eta beste alde batetik era autonomoan hegan egiten dutenak, aurrez programatutako hegaldi planak automatizazio dinamikoko sistema konplexuagoak erabiliz.

Negozio ezberdinak bere eguneroko lanetan dronak erabiltzen hasi dira, esaterako, argazkilari eta ikus-entzunezko ekoizpen-enpresak edota esparru pribatuetako segurtasun lanetarako baliatzen dituzte. Horrela gastuak murrizteaz gain aireko ikuspegitik irudi ikusgarriak lortzen dituzte.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak