2017-08-18T06:52:40+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Lea Artibairen errezeta ikasleen laneratzea bultzatzeko

2016/09/29

Azken urtean Markina-Xemeingo Ikastetxean graduatutakoen %91 lanean dago gaur egun. Izan ere, 1996tik Ikastetxeak bere eredu propioa dauka lanerako aholkularitza egiterakoan eta laneratzean emandako bultzadak, aipatzeko moduko zenbakiak utzi ditu.
Lea Artibairen errezeta ikasleen laneratzea bultzatzeko

Lea Artibai Ikastetxeak badaramatza hogei urte baino gehiago ikasleen laneratzean lanean horretarako bereziki daukan departamentuaren eskutik. Departamentu hau  sektore ezberdinetako enpresekin elkarlanean aritzen denez gero, Markinako Ikastetxean graduatutakoek enpresa hauetan egiten dituzte ikasketa-amaierako praktikak eta horrela, askok eta askok beraien lehen lanpostua lortzen dute.

Halere, Ikastetxeko laneratze departamentuaren lana haratago doa, ikasketak amaitu eta ondorengo hiru urteetan  jarraipen pertsonalizatua egiten da lana bilatu edo aldatzeko beharrizana izanez gero bidelagun eginez.

Era berean, lanean ari direnen formakuntzaren osagarri gisa etengabe aritzen da enpresekin elkarlanean  lanbide-profilen eta gaitasunen hobekuntza orokor bat lortzeko europear mailako programa berritzaileak erabiliz.

Programa hauen artean, Txirbil-harroketazko mekanizazioa, Lean Manifacturing, Kalitate-kontroleko teknikaria eta neurrira egindako kontratazio-konpromisodun programak azpimarra daitezke.

Ikastetxearen eta enpresaren arteko elkarlana: neurriko baikortasuna

2014-2015 ikasturtean Lea Artibai Ikastetxean ikasketak bukatu zutenetatik 66k lana aurkitu dute iazko urtean eta horietatik, 22 ikaslek era berean ikasi eta lana egin txandakatzen duen eredua erabili dute.

Emaitza hauek ekonomiaren suspertzearen adierazle dira, baina baita Ikastetxearen eta enpresen arteko elkarlanarena ere. Orain dela hogei urte baino gehiago hasita, sektore desberdinetako ehun enpresa baino gehiagorekin batera garatu du elkarlanean aritzeko ereduan oinarritutako hezkuntza kooperatiboa, hala nola, EikaMaierCikautxoKideRenault ConsultingGrupo EroskiFagor edo Burdinola bezalako enpresekin. Eta esan behar da, Markina-Xemeingo Ikastetxearen formakuntzaren beharra izaten dutenak, batez ere, industria eta alor teknikoko sektoreak  diren arren, berrikuntzarekin, teknologia eta prozesu berriekin eta zerbitzuen sektorearekin zerikusia duten lanpostuen eskaria urtetik urtera handitzen doala.

Orientazio zerbitzuko arduraduna den Pedro Akarregiren hitzetan, Lanbide-heziketa Teknikoa eta Etengabeko-Heziketa funtsezkoak izaten ari dira gazteen, langabetuen eta euren lanpostua hobetu nahi dutenen laneratzearen hobekuntzan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak