2017-10-17T02:04:22+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Komunikaldietan ikus-entzunezko lanak nola hedatu aztertu dute

2016/03/10

Atzo, martxoak 9, Garaian egin zen jardunaldian Ikus-entzunezko Komunikazioa fakultateko ikasle eta irakasleak izan ziren entzule. Hizlariak berriz, arloko aditu eta profesionalak. Ikasgai interesgarria!
Komunikaldietan ikus-entzunezko lanak nola hedatu aztertu dute

Mondragon Unibertsitateko  HUHEZI fakultateak antolatzen duen Komunikaldietan jardunaldi monografikoa egin zuten atzo, martxoak 9, Garaiako berrikuntza gunean.

Komunikaldiak 2016

11. edizio honetan "nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenpean, ikus-entzunezko komunikazio esparruko profesionalek eta ikasle ohiek partekatu dituzte bizi izandako lan esperientziak.

Aditu desberdinek hartu dute parte jardunaldian eta ikusmin handia sortu dute: Leire Apellaniz (Sr. & Sra. ekoiztetxeko partaidea); Usoa Urbieta (Zinema aretoetako programatzailea); Iñaki Gomez (Irusoin ekoiztetxeko Zuzendaritzako partaidea); Mikel Alvarez (Katihotsak-eko kidea); Kepa Matxain (Hiru Damatxo-ko partaidea); eta Lander Iruin (kazetaria).

Finantziazioa eta hedapena

Adituen ustetan edozein ikus-entzunezko sortu aurretik izan behar dira garbi: nori zuzenduko zaion, nola finantzatuko den, eta nola egingo zaion zabalkundea.

Komunikaldiak 2016

Diru iturriak bilatzea omenda zailena eta zentzu honetan hainbat pista eman zituzten: diru-laguntza publikoak, erakunde publiko zein pribatuen babesa, ...

Teknologia berriei esker ireki diren beste kanal berriak ere aztertu ziren: online ikusten den zinea, adibidez.

Eta merkatuari dagokionez, "zoritxarrez zinea kontsumitzen dutenen kopurua jeitsi egin da nabarmen eta sarritan gure merkatua Euskal Herritik kanpo dago. Horrek hemendik kanpo merkatua berriak behatzera behartzen gaitu" aipatu zuten.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak