2017-12-17T05:18:52+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

III. Gaueko Tafyd Krosa urrian, Arizmendik antolatuta

2011/09/23

Arizmendi Ikastolako Egunaren egitarauaren barruan, Arizmendi Pro-k Gaueko Tafyd Krosa antolatzen du Arrasaten, kirola eta herriko parte-hartzea sustatzeko asmoarekin. Urriaren 14an egingo da aurten, 20:00etan hasita. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte eta lau kategoriatan banatzen da: gizonezko seniorrak, emakumezko seniorrak, gizonezko beteranoak eta emakumezko beteranoak.

Arrasateko Ferixalekuan hasiko da lasterketa eta ibilbide guztia herri barruan egingo da (2.300m-ko zirkuitu bati 3 bira emango zaizkio). Herri-lasterketaren bukaeran, oparien zozketa egiteaz gain, luntxa eskaintzen da korrika galdutako indarrak berreskuratzeko.

Informazio gehiago eta izen-ematea www.arizmendipro.eu webgunean.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak