2017-10-22T10:16:21+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Gizabidearen Arrasateko eraikina inauguratu dute

2011/12/21

Conchita Azkarate Madina arrasatearrak Gizabide fundazioari dohaintzan emandako Zarugaldeko etxea eraberritu eta gaur arratsaldean inauguratu dute. Gizabideak, Mundukidek eta Bagarak erabiliko dute. Bertan MONDRAGON taldeko arduradun dezente eta Gizabidea patronatuko kideak izandakoak egon dira.
Gizabidearen Arrasateko eraikina inauguratu dute

Gizabideako presidente Joxan Alustiza bertaratutakoei azalpenak ematen.

Conchita Azkarate Madina 1916an jaio zen Arrasateko familia dirudun batean. Elizarekin hartu-eman handia izan zuen beti, eta hezkuntzari ere berebiziko garrantzia eman zion. Are gehiago, On Jose Arizmendiarrieta ere ezagutu zuen, eta hark asko eragin zion.

Conchitak eta haren senar Jose Ayalak ez zuten seme-alabarik eduki eta Conchita hildakoan, 2006an, hainbat ondasun utzi zizkien familiartekoei, San Juan Bataiatzailea parrokiari eta baita Gizabideari ere. Hain zuzen ere, Gizabideari Arrasateko Zarugalde kaleko 30. zenbakian dagoen jauregia dohaintzan eman zion.

Gizabideak, Mundukide eta Bagarari lekua

Azken bi urteotan, Gizabideak jauregiaren eraberritze lanak egin ditu eta dagoeneko bukatuta daude. Hemendik aurrera, Gizabidea fundazioak han izango du egoitza nagusia. Horrez gain, Gizabideak lagun dituen Mundukide eta Bagarari ere lekua egin die egoitzan.

Conchita Azkarate zenari eskerrak

Inaugurazio ekitaldian, Gizabideako presidente Joxan Alustizak eta fundazio bereko idazkari Miren Erdoziak Conchita Azkarate zenari eskerrak eman dizkiote izan zuen eskuzabaltasunagatik. MONDRAGON taldeko arduradun eta fundazioko kide izan diren hainbat kide bertaratu dira ekitaldira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak