2017-06-23T07:05:13+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako lau proiektu berritzaile gauzatuko ditu HUHEZI Fakultateak

2013/12/16

HUHEZIk aurkeztutako proposamenen artean, lau proiektu berritzaile aukeratu ditu Foru Aldundiak diruz laguntzeko eta 2013-2014 ikasturtean gauzatuko dira. Hiruk hezkuntzarekin daude lotuta, eta laugarrena kooperatibismoarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako lau proiektu berritzaile gauzatuko ditu HUHEZI Fakultateak

Hezkuntza eta kooperatibismoa izango dira proiektuen ardatzak.

Honako hauek dira Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko dituen proiektu berritzaileak:

1) Eskola eta komunitatearen elkarlanean oinarritutako egitasmoak: hezkuntzaren kalitatean eragiteko bideak eta estrategiak

Herri/Hiri hezitzaileen praktika onetatik abiatuta, proiektuaren xedea da identifikatzea eskola eta komunitatearen arteko elkar-lanean oinarritutako hezkuntza egitasmoek behar dituzten aurrebaldintzak eta aldeko faktore hezitzailea. Gainera, proiektuak zehaztuko ditu bideak eta estrategiak bermatzeko ikasle guztien kalitateko hezkuntza.

Olaia Jimenez eta Nerea Agirre BETA ikerketa taldeko Heldu proiektuetako kideek egingo dute ikerketa.

2) Ikaskidetzan eta sarean (Ikasare) eraikitako formazio ereduan oinarritutako praktika komunitatea osatzeko prozesuen eraketa, inplementazioa eta ebaluazioa (Sarekin)

Proiektuaren oinarria dago 2012-2013 ikasturtean. Orduan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ikasmina deialdian egindako proiektuan definitu zen aholkularitza eredua –beti ere, ikerketaren bidea erabilita– eskola eraldatze prozesua gauzatzeko. Orain, Sarekin, egingo da ikerketa hura gauzatu, inplementatu eta ebaluatu. Ikaskidetza ardatz izanik, eta Ikaste Komunitate Profesional Eraginkorrak bihurtuta, nahi da hobetu, berritu eta eraldatu ikasleen etengabeko ikaste prozesua.

BETA ikerketa taldeko Ikaskide proiektuetako kideek garatuko dute lana:Mariam Bilbatuak, Ainara Artetxek, Ahots Lejardik, Xabier Arregik, Agurtzane Martinezek eta Ana Usabiagak.

3) Ikastetxeko kanpo espazioa haurren ikaskuntzarako ingurune

Iñaki Larrea, Alexander Muela eta Nekane Miranda Hazitegi ikerketa taldeko ikerlariek egingo duten azterlana oinarritzen da ikastetxeetako kanpo espazioek duten potentzialtasunean, sustatzeko haurren garapena eta aberastekoikaskuntza prozesua. Proiektuan diseinatu, aplikatu eta ebaluatuko dira kanpo espazioetarako esperientzia berritzailea, beti ere, hainbat ikastetxetako Haur Hezkuntzako irakasleen laguntzarekin.

4) Kooperatibismoa XXI. erronkak: irakaspenak

Lanki ikertegiak egingo du laugarren proiektua, hain zuzen ere, Aitzol Loiola, Ariane Kareaga, Igor Ortega eta Ainara Udaondo ikerlariek. Azterlanaren abiapuntua izango da Fagor Etxetresnaken kasua, baina, ikerketan jorratuko dira kooperatibek etorkizunari begira dituzten korapilo nagusiak, beti ere, ondorioztatzeko beharrezko irakaspenak. Ikerketa egiteko erabiliko den metodologia da Ikerketa Ekintza Parte-hartzailearena (IEP), horretarako, bilatuko da kooperatibetan inplikaturiko eragile eta pertsona ezberdinen partehartze zuzena.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak