2017-10-21T19:40:37+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Gaur abiatuko da banaketa zerbitzu berria Oñatin EderMobilityServices-en eskutik

2017/02/06

EderMobilityServices enpresak jarriko du abian egitasmoa, eta SD Logística arduratuko da banaketaz. Auto elektrikoarekin egingo da eta herriko komertzio eta denda ugarik egin dute bat egitasmoarekin.
Gaur abiatuko da banaketa zerbitzu berria Oñatin EderMobilityServices-en eskutik

Hiru hilabetez denda horietan erosketak egingo dituzten oñatiarrek, herrigunekoek zein baserri edo herritik kanpo dauden auzoetakoek, euren etxeetan erosketak jasotzeko aukera izango dute. “zure erosketa etxean” da zerbitzuaren izena eta, asmoa da, hiru hilabetez Oñatin gauzatzea, eta negozio eredu bideragarria den frogatzea.

Asmoa da hiru hilabetez frogatzea negozio eredu bideragarria den 

Zure erosketa etxean

Zerbitzuaren erabiltzaileek egitasmoarekin bat egin duten komertzio eta dendetan pegatinak ikusiko dituzte, ‘zure erosketa etxean’ leloarekin. Hala, komertzioan zerbitzua eskatu, bizilekuaren datuak eman eta modu erosoan jasoko dituzte erosketak etxean. Zerbitzuak astelehenetik ostiralera bitartean goizez,

11etatik 14:30ra eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara funtzionatuko du. Baita zapatuetan ere, goizez. Zerbitzua aproposa izango da etxean ume txikien zaintzaz arduratu behar direnentzat, adineko pertsonentzat edo eta eguraldi txarragatik erosketak telefonoz egin ahal izango dutenentzat.

Proiektu berritzaile eta garbia

Gainera, zerbitzua ez da mugatuko erdigunera. Baserrietan bizi diren herritarrek eta erdigunetik urruti dauden auzoetako bizilagunek ere erabili ahal izango dute. Proiektu berritzailea izango da oso, izan ere banaketa zerbitzua auto elektrikoarekin eskainiko da. Eroso, ekologiko eta merke, oñatiarrek aukera izango dute datozen hiru hilabetetan erosketak etxean jasotzeko. Esperientzia pilotuak arrakasta izanez gero, negozio berria jarriko da Oñatin, eta baliteke ibarreko gainerako herrietara ere hedatzea, enpresa berri bat sustatuz.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak