2017-10-18T03:53:13+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Elikagaigintza sektorea birasmatzen Markinan

2015/05/28

Leartiker zentro teknologikoak jardunaldi bat antolatu du “Food+Tech Experiences. Elikagaigintza sektorea birsortzen" izenburupean, Lea Artibai Berrikuntza Gunean egingo dena, ostiralean, maiatzak 29.
Elikagaigintza sektorea birasmatzen Markinan

Leartiker-ekin batera, antolakuntza lanetan Reimagine Food dabil, 2013an sortutako ekimen honek Bartzelona elikagaietako eta teknologia berrietako Silicon Valley bilakatu nahi du. Hau elikadura sektoreko lehenengo zentro disruptiboa da, berrikuntza, teknologia berriak, markak, enpresa gazteak eta ekintzaileak bateratzen dituena. Proiektua Marius Robles aholkulariak zuzentzen du, nork nekazaritza eta elikagaien mundua aldatuko dituen 100 berrikuntza, teknologia eta startup aurkeztuko dituen.

Produktua (1280x960)

3Dn inprimatutako elikagaiak eta beste berrikuntza interesgarriak

Markina-Xemeinen egino den jardunaldian elikagaien sektoreko erakundeetako eta enpresa garrantzitsuetako ordezkariak hartuko dute parte, ikuspegi berritzailea partekatzen eta teknologia berrien aldeko apustua egiten dutenak.

3D inprimagailuaren erakustaldi praktikoa

Aurkezpen ezberdinen artean, Natural Machines enpresako Emilio Sepulveda eta Victor Delgado izango dira, eta "Foodini" elikagaien 3D inprimagailuaren erakustaldi praktikoa emango duten. Kapsula irekien eredu baten datza, hau da, kontsumitzaileak produktu freskoak prestatzen eta jartzen dituela. Mota guztietako elikagai fresko eta nutritiboak inprimatzen dituen lehen 3D inprimagailu da, elikagai gozo nahi gazi.

Jardunaldian parte hartuko duten beste hizlarietakoak; Francisco Larios, AGRO 2.0 nekazaritza eta IKT-ak elkartzen dituen lehenengo sare sozialeko gerentea, “AGRO 2.0 sare sozialen garrantzia nekazaritzan” ponentzia emango duena, eta, www.directodelcampo.com benetako janarien bila, kontsumitzaileak eta nekazari mundua elkar lotuko dituen, marketplace proiektu sozialari buruzko atari bertikaleko sortzaile eta jabea den Salvador Umbert.

Kongresuan parte hartzea doakoa da eta nekazaritza eta elikagaien sektoreko erakunde guztiei (ikerketa barne) zuzenduta dago.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak