2017-08-22T03:46:41+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

David Sanchezek hitzaldia eskainiko du Enpresarean Foroan

2015/07/10

Enpresarean Foroaren lehen gosari-hitzaldia Irungo Ficoba erakustazokan egingo da, uztailaren 16an. David Sánchez Bote, MIKeko Zuzendari Nagusia izango da hizlari. Bertara joateko interesa dutenek izena eman beharko dute.
David Sanchezek hitzaldia eskainiko du Enpresarean Foroan

Enpresarean, euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen sarea da, eta era berean euskaraz lan egin nahi duten enpresen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi ditu, muga guztiak gaindituz.

Aurten, Enpresarean Foroaren lehen gosari-hitzaldia antolatu da, Irungo Ficoba erakustazokan egingo dena. Eta David Sánchez Bote, MIKeko zuzendari nagusia izango da hizlari.

Hona hemen xehetasunak:

Eguna: 2015-07-16

Ordutegia: 9:00-11:00

Lekua: Ficoba erakustazoka, Irun. (Nola iritsi?)

Hitzaldira etorri nahi baduzue, eman izena inprimaki hau beteta.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak