2017-10-18T11:19:33+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ekintzaileekin ekintzailetasunaz ikasten lelopean hiru jardunaldi egingo dira Garaian

2012/10/03

Euskadi Emprendek eta Garaia Berrikuntza Guneak ekintzailetasunaren gaineko jardunaldiak antolatu dituzte. “Ekintzaileekin ekintzailetasunaz ikasten” lelopean antolatu da egitasmoa eta, besteak beste, sektore askotako ekintzaileak elkartuko dira Garaian: komunikazioa, osasuna, teknologiak…
Ekintzaileekin ekintzailetasunaz ikasten lelopean hiru jardunaldi egingo dira Garaian

Urriaren 9,16 eta 23an ekintzailetasunaren gaineko jardunaldiak egingo dira Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. “Ekintzaileekin ekintzailetasunaz ikasten” lelopean antolatu da egitasmoa eta besteak beste sektore askotako ekintzaileak elkartuko dira Garaian: komunikazioa, osasuna, teknologiak… Esperientziak partekatuko dituzte eta proiektu ekintzaileak abian jartzeko aukerez eztabaidatuko dute: finantzazioa, talentu erakarpena eta gestio ereduak.

Era berean, hiru egunetako bakoitzean tailerrak ekintzailetasunaren fase ezberdinak aztertuko ditu: hasiera, kontsolidazioa eta hazkundea. Jardunaldien helburu nagusia da ekintzailetasun izaera bultzatzea eta enpresa berriak sortzea. Egitasmoa ikasleei, teknologia guneetako profesionalei, teknologoei, langabetuei… eta oro har negozio ideia interesgarria izan dezakeen edonori dago zuzenduta.

Izen ematea doakoa

Garaia Berrikuntza Guneak antolatu du eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetasun Zerbitzuaren, Euskadi Emprenderen, babesa jaso du. Parte-hartzea doakoa da eta izen emate epea dagoeneko irekita dago. Hain justu ere, dagoeneko 60 lagun baino gehiagok eman dute izena datorren astetik aurrera asteartero egingo diren hiru jardunaldietan parte hartzeko. Egitaraua ezagutu nahi izanez gero eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero, kontsultatu: http://inquietosinnovacion.wordpress.com/talleremprendizaje/


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak