2017-08-17T13:48:17+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

"Barne-ekintzailetzako Topaketak" izeneko saioa gidatuko du Cikautxok

2015/01/19

Otsailaren 6an emango zaie hasiera "Topaketak Barne-ekintzailetza" izeneko saioei. Hauek helburua barne-ekintzailetza sustatzea da eta horregatik enpresa-zuzendaritzako ardurak dituzten pertsonei zuzentzen zaie. Lehendabiziko saioa Cikautxok zuzenduko du.
"Barne-ekintzailetzako Topaketak" izeneko saioa gidatuko du Cikautxok

Topaketak Barne-ekintzailetza Sustatzeko Ekimenaren barruan kokatzen dira. Eusko Jaurlaritza eta SPRI dira ekimenaren buruak, hiru lurralde historikoetako EBZ-ekin elkarlanean. Barne-ekintzailetzan interesa duten enpresa-zuzendaritzako ardurak dituzten pertsonei zuzentzen zaie. Euskal enpresa eragileen egoitzatan egingo dira topaketa hauek, eta beren arrakasta-kasua aurkeztuta, ezagutzak partekatzeko plataforma modura antolatu dira. Enpresaren instalazioetan bisita egin eta gero, otordua egingo da iritzi-trukaketan jarraitzeko.

Topaketak, bada, 50 langiletik gorako euskal industria enpresetako zuzendari profileko profesionalei zuzentzen zaizkie (Zuzendari Orokorra, Negozio Korporatiboaren arduradunak, eta abar).

2015.urtean 5 Topaketa egitea aurreikusi da, ondoko data eta tokietan:

imagen_cuadro-calendario topaketak-eu

Lehendabiziko saioa Cikautxok Berriatuan duen egoitzan burutuko da eta hauxe izango da egitaraua:

10:00: Harrera bertaratutakoei

10:15: Cikautxoren aurkezpena, Iñigo Laskurain, Cikautxo taldeko Zuzendari Nagusia.

10:45: Barnekintzailetza Cikautxon, Gonzalo Martín, negozio berrien arduraduna.

11:45: Bisitaldia instalazioetara

Garrantzitsua: ekitaldi honetarako plaza erreserbatzeko epea urtarrilaren 30ean AMAITUKO DA. Egun horretatik aurrera hasiko gara plazak konfirmatzen. Ekitaldi honetarako plazak mugatuak dira eta 50 langile baino gehiago dituzten euskal enpresa industrialetako zuzendaritza-karguentzat baino ez dira. - See more at: http://www.spri.eus/eventos/topaketa-cikautxo-barne-ekintzailetzako-esperientzia-barrutik-ezagutuz#sthash.RlA1JuKQ.dpuf


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak