2017-08-23T08:03:02+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Bihar ospatuko da Eskolarterko Abesbatzen 29. Topaketa

2017/03/31

Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere Arizmendi Ikastolak Eskolarteko Abesbatzen Topaketa antolatu du. Ekitaldia Arrasateko Amaia Udal Antzokian ospatuko da, bihar arratsaldean, eta bertan Eskoriatza, Aretxabaleta Arrasate eta Oñatiko 250 neska-mutiko inguruk parte hartuko dute.
Bihar ospatuko da Eskolarterko Abesbatzen 29. Topaketa

Oñatitik bi talde etorriko dira, Txantxiku Ikastolako abesbatza eta Urgain Eskolakoa, eta gainerakoak Arizmendi ikastolakoak dira; Umezaintza, Gazteluondo, Almen eta Gaztelupe gunekoak, hain zuzen. Adin guztietako haurrak ikusi eta entzun ahal izango ditugu, txikienak lau urte eta nagusienak 15 urte dituelarik, hau da, Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHko ikaslez osatutako taldeak igoko dira oholtzara.

Aurtengo gaia, pakea

Topaketen helburuak hainbat dira. Alde batetik, kantu zaletasuna suspertzea, eta horrekin batera, haurra edota gaztea taula gainean talde baten partaide sentitzea eta bere ahotsa “musika tresna” erraldoi berezi baten parte dela ohartzea. Bestetik, bizikidetza eta elkartasun baloreak musikaz ere landu daitezkeela jabetzea. Izan ere, urtero bat hartzen da topaketaren lotura edo oinarri moduan, eta aurtengoa bakea izan da.

Guztira sei talde arituko dira oholtza gainean

Larunbatean abestuko dituzten kantu guztiak elkartasuna, berdintasuna, pakearen inguruan izango dira. Horietako batzuk honakoak izango dira: Pirritx eta Porrotxen “Munduko Loreak”, Barcelona 92an ezagutzera eman zer “Amigos para siempre” eta The Beatles taldearen “Let it be”  abestiaren euskarazko bertsioa.

Aurtengo laguntza, Chrysalis elkartearentzat

Ekitaldia 17:00etan hasiko da, eta sarrerak 3€ren truke lortu ahal izango dira egunean bertan antzokiko leihatilan. Urtero bezala sarrerekin jasotako %25a elkarte batera bideratuko du Ikastolak, eta  aurtengoan  Chrysalis elkartearii eskainiko zaio diru hori  eta taldeko ordezkari batek larunbatean bertan oholtza gainean jasoko du ikastolaren laguntza hori. Debagoienako entzuleek ikuskizun polita eta hunkigarriaz gozatzeko aukera paregabea dauka larunbatean Arizmendi Ikastolaren eskutik.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak