2017-10-17T06:06:15+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Berrikuntzari buruzko jardunaldia Lea-Artibai Berrikuntza Gunean

2011/03/29

Urtarrilaren bukaeran, berrikuntzari buruzko jardunaldia ospatu zen Markina-Xemeinen zabaldu berri den Lea-Artibai Berrikuntza Gunea gune teknologikoan, “Nola bultzatu agentzietatik dibertsifikazioa enpresetan” lelopean. Arlo honetan agentzia eta eragile desberdinak ematen duten zerbitzuari buruzko esperientziak elkarbanatzea izan zen jardunaldiaren helburua.

Hogeita hamar bat lagunek hartu zuten parte ekitaldian. Bertan, Esperanza 2013 eskualderako proiektu estrategikoa aurkeztu zen, eta egitasmo honen baitan eskualdeko lehiakortasuna handitzeko dauden proiektuak. Ondoren, Azaro Fundazioko Behatokia aurkeztu zen eta Lea-Artibaiko enpresei nola laguntzen zaien negozio aukera berriak bilatzen azaldu zen. Horretaz gain, Garapen Agentziako arduradunek dibertsifikazio inguruan dauden beste esperientzia batzuk aurkeztu zituzten.

Eskodiseinuari buruzko jardunaldia

Bestalde, urtarrilaren 21ean ekodiseinuaren filosofia, alderantzizko ingeniaritzaren aplikazioa eta prototipatu azkarrak aztertzeko beste jardunaldi bat burutu zen, batik bat Produktuaren diseinua+Gestioa Masterreko ikasleei zuzenduta. Hizlari gisa, parte hartu zuten Euskal Herriko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak.

2010ean Azaro Fundazioko Behatokiak eskualdeko enpresekin elkarlana gauzatzearen ondorioz, 16 azterketa bideratu dira, honako sektoreetan sakonduz: akuikultura eta arrantza, energia berriztagarriak, osasuna, ingurumena, turismoa, elikagaiak, eta material polimeroak. Sektore horietan hainbat proiektu interesgarri identifikatu dituzte eta horietatik 8 negozio aukera identifikatu dira, eta hauen lehen merkatu hurbilpena edo kontrastea egin da dagoeneko. Lortutako emaitzak eskualdeko enpresei aurkeztu zaizkie, eurengan negozio aukera hauek garatzeko interesa pizteko asmoarekin.

2011. urteari begira Azaro Fundazioko Behatokiak bere lan ildoak indartzeko lanean jarraituko du, enpresekin elkarlanean, edota pro-aktiboki ideiak bilatzen, eta hauen kontrasteak egiten. Azken helburua Lea-Artibai eskualdeko sare industriala indartu eta berritzea da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak