2017-10-23T18:54:50+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

"Berrikuntza" jardunaldia ostiralean HUHEZI fakultatean

2016/05/11

Eskoriatzako campusean izango da. "Hezkuntza-testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak" izeneko jardunaldian, hezkuntzako profesionalek arlo horretako esperientzia berriak partekatu eta ezagutzeko aukera izango dute.
"Berrikuntza" jardunaldia ostiralean HUHEZI fakultatean

Jardunaldia 09:00etan hasiko da, Begoña Pedrosa Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) dekanoaren aurkezpen laburrarekin. Ondoren, parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dira: alde batetik, interes berezia dutenak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan; beste aldetik, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitatearen arloko esperientziak bertatik bertara ezagutu nahi dituztenak. Geroago, taldeak berriro batu, esperientziak partekatu eta Angel I. Pérez Malagako Unibertsitateko ikertzailearen hitzaldia entzungo dute.  Jardunaldia 14:00etan bukatuko da, baterako azken saioaren ondoren.

“Berrikuntza” jardunaldi irekia da, baina parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da.  Bi modu daude horretarako:

Telefonoz: 941 71 41 57.

  • Posta elektronikoz: harrera.huhezi@mondragon.edu

Aurtengoa izango da jardunaldi honen hirugarren edizioa.

EGITARAUA

09:00-09:30. Izena ematea eta dokumentazioa banatzea.

09:30-10:00. Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena, Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoaren eskutik.

10:00-12:15. Ikastetxeetako eskola-esperientziak:

Esperientzien aurkezpena (10:00-11:15)

A taldea: Haur Hezkuntzako (Elorrioko Txintxirri Ikastola) eta Derrigorrezko Hezkuntzako esperientziak (Lehen Hezkuntzakoa, Arrankudiaga LHI; Bigarren Hezkuntzakoa, Irungo Hirubide Institutua).

B taldea: Lanbide Heziketako esperientzia (Tknika) eta Unibertsitate mailakoa (MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko komunikazioko gradua).

Esperientziei buruzko talde-eztabaida (11:15-12:15): esperientzia eraldatzaile horien gakoak ezagutuz.

12:15-12:30. Bateratze saioa (osokoa): ondorioak partekatuz.

12:30-13:45. Hitzaldi nagusia: Hezkuntza-testuinguru eraldatzaileak sortu eta garatzeko gakoak. Anjel I. Pérez Gómez (Malagako Unibertsitatea).
13:45-14:00. Itxiera-saioa.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak