Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Arizmendiren BH-Klip lehiaketa azoka biziberritzen
Gaia kontsumoaren katea izan da, eta erabili beharreko objektua, berriz, otarra. Lehiaketa Debagoieneko ikasleei zuzenduta dago (DBH 3, 4 eta Batxilergoa) eta egitekoa ikus-entzunezko laburrak sortzea da. Helburua, besteak beste, azoka biziberritzea izanik, sari banaketa Arrasateko azokan egin dute eta parte hartzaileak gustora hurbildu dira bertara. Goizean goiz, ikasleek egindako bideoen erakustaldiak eman dio hasiera ekitaldiari. Emanaldiaren ostean, bertsolariak giroa alaitzen aritu dira, ikasleak eta azokako saltzaileak zein erosleak entretenitzeko. Otarra alboan dutela, baserritaren postuen inguruan kantuan jardun dute.
Ane Zuazubiskar eta Maddi Labaien bertsolariak kantuan azokako postuetan giroa alaitzen.
Sari banaketa
Bi sari banatu dira: Epaimahaiaren Saria Katean loturik lanak jaso du eta egileak Deiane Marcos, Maialen Gallastegi eta Sara Agiriano DBHko ikasleak izan dira. Aurtengo edizioari begira, “oso egokia iruditu zaigu ekitaldia azokara ekartzea” adierazi digute. Lan guztiak blogean zintzilikatuta egon dira eta bozketaren bidez erabaki da Ikuslearen Saria; guztira 250 bototik gora jaso dira. Irabazleak DBHko Alba Saez, Mireia Cabrera eta Nagore Gomez ikasleak izan dira, Kontsumoaren katea izeneko lanarekin. Era berean, taldekide bakoitzak argazki kamera bana jaso du. Sari banaketaren ostean, luntx batekin amaitu da ekitaldia.
Elena Errasti Arizmendiko epaimahaikidea eta Katean loturik lanaren egileak saria jasotzean.
Azoka biziberritu
Aurtengo edizioko berezitasuna Arizmendi Ikastolak proiektua gauzatzeko Bagararekin egin duen elkarlana izan da. Bagarak Debagoieneko esperientzia komunitarioa, hezkuntza eta kooperatibagintza biziberritzea ditu helburu. Herrigintzan oinarrituta, Arrasateko azoka biziberritzeko prozesuan eragiten ari dira eta ekimenean laguntzeko asmoz, lehiaketa kontsumoaren gaira bideratu dute. HUHEZIk lagunduta, ikasleek gaia sakontzeko aukera izan dute eta emaitza originalak atera direla azaldu dute antolatzaileek.
Bideo guztiak BH-Klipeko blogean ikusgai dituzue.