2017-10-21T23:21:28+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendik eraikuntzarekin lotutako jardunaldia eta ikastaroa antolatu ditu

2015/05/06

“Eraikuntza eta osasuna, etxebizitzaren kalitateak gure osasunean eragiten al du?” Izenburupean jardunaldia izango da maiatzaren 22an, Kulturaten, Arrasaten. Eta 23an, berriz, “karezko mortairuak” izeneko ikastaroa antolatu dute Arrasateko Arizmendi ikastolan eskainiko dena.
Arizmendik eraikuntzarekin lotutako jardunaldia eta ikastaroa antolatu ditu

Gaur egun gure bizitzaren ehuneko laurogeia eraikin baten barruan pasatzen dugu. Ondorioz, eraikinak zerikusi handia du gure osasunean. Hori hórrela, eraikinaren diseinuak, materialek eta instalakuntzek gure osasunean nolako eragina duten aldez aurretik ezagutzeak eta kontuan hartzeak garrantzi berezia hartzen dute. Hau ez bada horrela egiten, azken aldian hainbeste entzuten den eraikin eriaren sindromea sor dezake, eraikin horretako erabiltzailea gaixo araziz.

Aurreplantemendu horrekin, Arizmendi Ikastolak jardunaldi berezia prestatu datorren maiatzaren 22rako. Ekitaldia goizeko 9etan hasiko da eta Inazio Azkarragaurizar, Arrasateko Alkateak eta Edurne Erauskin, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren arduradunak egingo dute ongierria. Ondoren, Amaia Iriarte, medikua “Etxebizitzaren eragina osasunean” hitzaldia eskainiko du. Goizeko 10ak inguruan, Mikel Martinez de Morentin eta Aitor Axpe arkitektoek gai honen inguruan mintzatuko dira: “Bioeraikuntzako balore osasungarriak eta neurketa metodologia”. Ondoren, EKOKALEAK hiri-altzari iraunkorraren VII. ideia lehiaketaren sari banaketa egingo da. Atsedenaren ondoren, Ana Belén De Isla, LKSeko arkitektoa “E2CO2zero. Eraikuntza ez jasangarriaren kostea” gaia aztertuko du. Eta gero Paloma Folache eta Alfonso Zavala, restauradora eta arkitektoak “akabera naturalen abantailak pertsonaren osasunean” gaiaz arituko dira. Gero, Petra Jebens arkitektoa eta Alfred Zirkel, autoeraikitzailea eta informatikoa “Autoeraikuntza jasangarria. Nola eraiki etxe jasangarria legea betez” gaia plazaratuko dute. Eta jardunaldiaren bukaeran mahai ingurua izango da eta bertan jardunaldietako hizlariek hartuko dute parte. Moderatzailea: Juan Antonio Urdangarin, Arrasateko Udaleko hirigintza arduraduna izango da.

Ikastaroa

Horretaz gain, Arizmendi Ikastolako Lanbide heziketak KAREZKO MORTAIRUAK-ei buruzko ikastaro bat antolatu du maiatzaren 23rako, larunbata. Izen emateko epea maiatzak 8 arte irekita dago eta plaza mugatuak dira, 20 pertsonentzat.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak