2017-12-12T16:47:51+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Adolfo Jarrinek hitzaldia eskaini du MIKen

2016/05/24

“Baloretan eta lidergoan oinarritutako kudeaketa, erakunde-eraldaketarako" izenburupean hitzaldia eskaini zuen Adolfo Jarrinek MIKen. Oñatira inguruko 20 bat enpresatako ordezkariak gerturatu ziren.

Baloreetan oinarritutako erakunde-eraldaketaren esparruan aditua da Adolfo Jarrin eta bere ikuspegia eskaini zien bertaratutakoei. Enpresa munduaren aldaketaren paradigmari buruz aritu zen. Jarrinen esanetan, "erakundeek lan egiten duten kontzientzia maila ezberdinen perspektiban oinarritzen den ereduak, inpaktu zuzena dauka euren negozio ereduetan eta haien etorkizuneko jasangarritasunean".

Bertaratutakoen iritziak partekatzeko ere balio izan zuen hitzaldiak, beraien artean eta adituarekin; hala nola, dituzten erronkak, garapen guneak eta kezkak. Besteak besta, ULMA Packaging, Jegan, Mondragon Nazioarteko Heziketa, Kirolbet, Ormola Industriak, Ulma Handling, Gehiber… eta beste zenbait enpresatako ordezkariek parte hartu zuten hitzaldian.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak