2017-12-18T08:07:41+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Abian da sukaldeko tresnak biltzeko Ulmako kanpaina solidarioa

2017/06/05

Ulma Fundazioak sukaldeko tresnak biltzeko kanpaina solidarioa jarri du abian ekain eta uztailerako, ondoren Hondurasera bidaltzeko.
Abian da sukaldeko tresnak biltzeko Ulmako kanpaina solidarioa

Mota guztietako sukaldeko tresnak jaso nahi dira kanpaina honen barruan: lapikoak, zartaginak, ontziak, edalontziak, platerak, mahai-tresnak… Berriak edo erabilitakoak, denak dira baliagarri.

Ulma Fundazioak urte asko daramatza ACOES Honduras GKErekin elkarlanean eta bere laguntzarekin jasotako material guztia Tegucigalpako kanpoaldean dagoen Monterreyra bidaliko da, denetariko beharrak dituzten familia asko txaboletan bizi baitira.

Ekarpen solidarioa errazteko, sukaldeko tresnak biltzeko kutxak jarriko dituzte kooperatiba guztietan, uztailaren 21era arte.

Edozein zalantza izanez gero, Ulma Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke ulmafundazioa@ulma.com helbidera idatziz edo 943 250 300 telefonora deituz.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak