2017-08-23T08:06:03+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

10. Huhezinema indarrez hasi da

2017/03/30

Hamargarren edizioa martxan da eta bihar, martxoak 31 ostirala, bukatuko da sari banaketarekin.

Albiste on batekin hasi da aurtengo Huhezinema: AIC kalitate ziurtagiria eman dio jaialdiari. Horrela, Espainiako Asociación de la Industria del Cortometraje (AIC) erakundeak aitortu nahi izan du lehiaketak egin duen 10 urteko ibilbidea. Aurten gainera, ohiko lehiaketa eta proiekzio gain, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten jaialdiak berrikuntza asko izaten ari da. Besteak beste, aurten estreintzen du irudi grafiko eta atal berriak. Aurrerantzean lehiaketaren ikurrak uztartuko ditu begi bat eta kamera baten diafragma. 

Horrez gain, Euskal Herriko film laburren jaialdien zirkuituan urteroko zita garrantzitsu bilakatu den jaialdia martxa onean ospatzen ari da Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Gaur osteguna, Mondragon Unibertsitateko ikasleek ekoiztu dituzten lanak proiektatzen ari dira eta bihar, martxoak 31, sail ofizialean aurkeztu diren lanak ikusi ondoren, epaimahaiak sari banaketa egingo du arratsaldeko 8etatik aurrera.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak