Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Columbus argazki lehiaketaren bigarren edizioa martxan
Aurten, bigarren urtez jarraian, argazki lehiaketa jarri dugu martxan Tulankide.com-en, Columbusekin elkarlanean. Parte hartzeko, naturarekin lotutako argazkiak aurkeztu beharko dira eta irabazleak Columbusen pack ederra jasoko du: motxila, pontxo denda eta bastoia. Maiatzaren 8a izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna.
Oinarriak
Parte hartzeko
- Bidali argazkiak eta datu guztiak e-postaz: tulankide@arteman.org helbidera
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa.
- Argazkia noiz eta non ateratakoa den.
- Epea: 2015eko maiatzaren 8a izango da azken eguna.
Baldintzak
- Naturako argazkiak izango dira.
- Edozeinek parte hartu dezake.
- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.
- Argazkia “.jpg” formatu digitalean aurkeztuko da. Argazkien tamaina 15 cm x 20 cm izango da gutxi gorabehera, eta gutxienez 1 MB eta gehienez 5 MBeko pisua izatea gomendatzen da.
- Beste inon argitaragabeak izan beharko dira argazkiak.
Irabazlea
- Irabazlea nor den maiatzaren 15ean jakinaraziko dugu, TUlankide.com-en.
- Epaimahaia TUlankideko kideek eta argazkilari profesionalek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
- Jasotako argazkiak Columbusen artxiboan gordeko dira eta Columbusek erabiltzeko baimena izango du lehiaketa hau promozionatzeko. Argazkiak ez dira erabiliko beste helburu komertzial batzukin.
- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.