Zergatik lan egin MONDRAGONen?

Zergatik lan egin MONDRAGONen?

Zigor Ezpeleta, MONDRAGONeko gestio sozialeko zuzendaria
Lanaren esparrua zeharo aldatu da eta enpresek joera eta faktore ezberdinak hartu beharko dituzte aintzat pertsonen espektatiba berriekin konektatu nahi badute, hala nola; teknologia, malgutasuna, etengabeko ikaskuntza, dibertsitatea eta inklusioa, familia bateragarritasuna eta izaera ekintzailea.
2023/08/02

Testuinguru global honen baitan, galdera oso egokia da: ¿Zer eskaintzen die MONDRAGONen barne dauden kooperatibek lan mundura iritsi berri diren pertsonei? Bereziki, lau alor bereizi daitezke: kalitatezko lana, euren arteko harremana duten negozioen sarea, proiektu berritzaileak eta zentzua duen enpresa eredua.

Kalitatezko lana, soldata baldintza oso lehiakorrekin (batez beste, EAEko soldata industrialen soldaten baino %12 gehiago); enplegagarritasuna hobetzeko etengabeko formazio aukerekin; prebentzioaren kulturaren barne (istripu indizea: 23,5ekoa, EAEko %60,36aren erdia baino gutxiago) eta ohitura osasuntsuak; babes sozialeko sistema propioa, prestazio oso baloratuekin (denbora baterako desgaitasuna, osasun asistentzia, enplegurako laguntza…); dibertsitatea eta inklusioa sustatzen duten politikak (gobernu organoetan %29 emakumeak dira); eta parte-hartzeko zein promozionatzeko benetako aukerak.

Lana sarean, eremu eta sektore askotako kooperatiba ezberdinez osatutako ekosistema irekian, negozioen garapena eta elkartasuna aktibatzeko mekanismoekin -emaitzen birmoldaketa, langileen birkokatzea, foro tematiko partekatuak, enpresen arteko aliantzak…- eta erakundez gaindiko beste egitura batzuk sorraraziz (Ikerlan, Saiolan, MU, Ategi, Garaia, M Hospitality…) negozioei balioa eransten dietenak.

“Enpresa eraldatu behar da pertsonak eta lana erdigunean jarrita; eta gizarte orekatu eta justuago baten zerbitzura jarri behar da enpresa, banaketa orekatuago bat eginez. Sorrerako helburu horiek inoiz baino indar gehiago daukate gaur, eta orduan besteko iraultzaileak, inspiratzaileak eta benetakoak izaten jarraitzen dute”

Proiektu berritzaileetan lan egitea, sektore oso interesgarrietan: aeroespaziala, robotika, elektromugikortasuna, osasuna, finantzak, etxebizitzarako soluzioak, elikagaien teknologia edo energia, besteak beste. MONDRAGONeko kooperatibek Europa mailako 30 proiektu baino gehiagotan partehartzen dute, gaur gaurko gizartearen erronkei erantzuteko proposamenak garatzen (ekonomia zirkularra, digitalizazioa, material aurreratuak, energia…) Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan berrikuntzari bideratutako baliabide guztiak aintzat hartuta, %10 MONDRAGONi dagokio. Korporazioak plataforma publikoetan parte hartzen du, berrikuntza eta garapena sustatzen, eta arlo hori garatzen duen 11 zentro teknologiko propio ditu, 2.000 lagunetik gora berrikuntzara eta garapenera bideratuz.

Lanaren zentzua ere ez da edonolakoa. Humanity at Work da gure leloa, pertsonen eta gizartearen eskura jartzen duena aktibitate ekonomikoa. Alfonso Gorroñogoitiak esaten zuen moduan, “enpresa eraldatu behar da pertsonak eta lana erdigunean jarrita; eta gizarte orekatu eta justuago baten zerbitzura jarri behar da enpresa, banaketa orekatuago bat eginez”. Sorrerako helburu horiek inoiz baino indar gehiago daukate gaur, eta orduan besteko iraultzaileak, inspiratzaileak eta benetakoak izaten jarraitzen dute.