Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Vicenç Navarroren hitzaldia, aurtengo Arizmendi Topaketetan
Vicenç Navarro
Vicenç Navarro López Bartzelonan jaio zen 1937an. Ekonomia Aplikatuetako katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta Gizarte eta Politika Zientzien katedraduna Pompeu Fabra Unibertsitatean. Gaur egun Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitateko irakaslea da.
Espainiatik exiliatu behar izan zuen arrazoi politikoak medio. Suedian, Erresuma Batuan eta AEBetan bizi eta lan egin izan du. Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitatean Politika Publikoetako eta Zientzia Politikoetako katedraduna da.
Ekonomia politikoa, ongizate gizartea eta ikasketa politikoak dira bere ikerketa arloak. El subdesarrollo social de España: causas y consecuencias (2006, Anagrama) izeneko liburua izan da azkena argitaratu duena.
Topaketak Arrasaten
Azaroaren 24an izango dira topaketak, 18:30ean Arrasateko Biteri Egoitza Nagusiko aretoan.